Aramburu errugbi jokalari ohiari tiro egin zion akusatu nagusiak heriotzaren egilea dela aitortu du
Astelehen honetan hasi den epaiketan, akusazioak "premeditazioa" frogatu nahi du, ez zela homizidioa izan, erailketa baizik.
Astelehen honetan hasi den epaiketan, akusazioak "premeditazioa" frogatu nahi du, ez zela homizidioa izan, erailketa baizik.
Gasteizko Udaleko hiru suhiltzaile-talde lanean ari dira astelehen honetako 18:00etatik aurrera Gardelegiko zabortegiaren inguruan hautemandako sute bat itzaltzeko. Sua materia organikoaren metaketa duen zabortegiaren eremu batean gertatu da.
Liskarrak izan dira bart Portsmouthen migrazioaren kontrako manifestari ultraeskuindarren eta poliziaren artean eta hainbat agente zauritu dira. Larunbatean eskuin muturreko ehunka kaputxadunek Doverreko portua blokeatu zuten, Mantxako kanaletik ontzi batean iritsitako 140 migratzaileren lekualdatzea saihesteko. Gobernu britainiarrak eta alderdi politiko guztiek manifestazioak salatu dituzte.
Hauteskundeek markatutako kurtso politikoa abian da, eta hori hurrengo hilabeteetan mahai gainean jarriko diren gaietan nabarituko da. Analisten arabera, etxebizitzak, segurtasunak eta immigrazioak markatuko dute urte honetako agenda, baina hurbileko gaiek pisua hartuko dute.
Hilketa delitua egotzita bidali du Azpeitiko epaileak kartzelara akusatua. 43 urteko gizonak bere burua entregatu zuen larunbat goizaldean Ondarroako ertzain-etxean, eta poliziaren esku egon da ordutik. Atxilotu zutenean arma bat zeukan gizonezkoak, baina oraindik ez dakite hilketan erabili zuena ote den.
AfDk Alemaniako eskualde batean bakarrik gobernatzeko gehiengo absolutua lortu ez bazuen ere, emaitza errekorra lortu zuen igande honetan, botoen % 43,8 eskuratuta, Friedrich Merz kantzilerraren alderdiaren aurretik ( % 17,2).
Koalizio subiranistaren zuzendaritzak bilera egin du arratsaldean, eta hiru foru gobernuek adostutako esparru komuna izan du hizpide. EH Bilduko iturriek akordioa kritikatu dute eta zerga alorrean euren proposamenak egiten jarraituko duela iragarri dute, batez ere etxebizitzaren sarbidea bermatzeko.
Maria Tardon epaileak bere gain hartu du uztailaren 30eko eta 31ko gertakariak ikertzea. Autoan jaso duenez, Marokoko indar armatuek ez zuten migratzaileak geldiarazteko ahalegin berezirik egin; are, "gidari aktibo" lanetan aritzea leporatu die epaileak.
Bestalde, Gasteizko Udalak jakinarazi du 34 urteko beste gizon bat ere atxilotu dutela, bikotekide ohia etxean giltzapetu eta labana batekin mehatxu egiteagatik.
Euskadiko Kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoak (KEAO) erabaki du kautelazko neurriak hartzea eta Eusko Jaurlaritzak Premiazko Garraio Sanitarioaren Sarea (LGSS) eta Premiazkoa ez den Garraio Sanitarioaren Sarea (HNSS) modu pribatuan kudeatzeko pleguak geldiaraztea, hainbat sindikatuk aurkeztutako errekurtsoen ondoren.