Argiaren prezioek, gora: azken urtebeteko mailarik altuenera heldu dira Ekialde Hurbileko gatazkaren ondorioz
Iazko otsailetik ez zen eguneko batez besteko prezio altuagorik erregistratzen handizkako merkatu elektrikoan.
Iazko otsailetik ez zen eguneko batez besteko prezio altuagorik erregistratzen handizkako merkatu elektrikoan.
Duela urte erditik Arabako Foru Aldundiaren tutoretzapean dagoen adingabe bat da, eta aurretik ere erasoak egin izan ditu, baina ez homofoboak. Igande goizaldean gertatu zen erasoa. Hiru mutil hurbildu zitzaizkien bi biktimei kalean, lurrera bota eta ostikoak eta ukabilkadak eman zizkieten, homosexual izateagatik iraintzen zituzten bitartean.
Epaiketaren bigarren egunean, 2021eko ekainaren 6an eraso homofoboa gertatu zen tokitik ihes egiten ari zirela auzipetuak aurkitu eta identifikatu zituzten ertzainek deklaratu dute.
Iranek hedabideei eta herritarrei ohartarazi die etsaiarekiko lankidetza heriotzarekin eta ondasunen konfiskazioarekin zigortuko dutela, Ameriketako Estatu Batuen eta Israelen erasoaldiaren ondoren, dagoeneko 1.200 hildako baino gehiago utzi baititu.
Erdi-mailako edo goi-mailako profil industrialeko langileak eta ingeniariak kontratatuko ditu enpresak. Egun 700 behargin inguru dituen Ribabellosako lantegiaren gaitasun industriala handitu nahi dute, sei mila milioi euroko eskaera-zorroari aurre egiteko.
Guardia Zibilaren operazioa zabalik dago. Halaber, Eusko Jaurlaritzak 2025-26 denboraldian angula arrantzatzeko ezarritako debekuak indarrean jarraitzen du.
Txinako Hithium Energy enpresak Euskadira etortzeko asmoa alde batera utzi eta Nafarroaren alde egin duela jakin ostean, Bizkai Buru Batzarraren presidente Iñigo Ansolak esan du ez dela sartuko lurraldeen arteko lehian. Nafarroagatik pozten dela adierazi du, Txinako enpresa Foru Erkidegoan egoteak EAEn ere eragin positiboa izango duela uste duelako Ansolak.
Argia aldizkariak argitaratu duenez, taldeak jendea bilatzen du lan-eskaintza publikoetara aurkezteko, interesik eduki ez arren, helegiteak aurkez ditzaten.
Maria Chivitek, Pedro Sanchez Espainiako presidentearekin eta multinazional txinatarreko zuzendariekin batera, atzo Madrilen egindako iragarpena formalizatu du, eta akordioa "zuhurtziaz" lantzen ari direla nabarmendu du, besteak beste, lantegia non kokatuko den erabakitzeke baitago oraindik. Edonola ere, Hithiumek Nafarroa aukeratu izana Nafarroako politikek energiarekin eta enpleguaren sorrerarekin duten apustuaren erakusle da, baita Hithiumek Europara hedatzeko duen nahiarena ere.
AEBko presidenteak adierazi duenez, uhartean ez dute energiarik, erregairik ezta dirurik ere, eta arazo humanitario "sakonak" dituzte.