“Askotan, ez dakit nondik datorren sorkuntzarako indarra; gero ez dago eta horrenbeste hartzaile"
Durangoko Azokaren edizio berri baten atarian, Beñat Gaztelurrutia Gerediaga Elkarteko koordinatzaileak ETB1eko Egun On Euskadi saioan adierazi du sorkuntza ugaria dela, eta kalitate handikoa: “Gazte belaunaldi oso bat ari da sortzen eta sortzen", esan du, eta horientzat guztientzat hartzaileak behar direla nabarmendu du.