Santos Cerdanek "gezurrak eta manipulazioak" salatu ditu espetxetik irtetean
Santos Cerdan PSOEko Antolakuntza idazkari ohiak asteazken honetan salatu duenez, "gezurrak" eta "manipulazioak" zabaldu dituzte bere inguruan. Horrez gainera, senideen eta lagunen babesa eskertu du eta "egia gailentzea" espero du. Soto del Realgo (Madril) espetxetik 19:15 aldera atera denean egin ditu adierazpenok, Auzitegi Goreneko epaileak aske uztea erabaki ostean.