Bilbon euskaraz bizitzeko aldarria egin du GUKA plataformak Euskararen Egunean
GUKA, Bilboko Euskaltzaleon Plaza Askea plataformak, ehunka lagun bildu ditu Bizkaiko hiriburuan. Bilboko auzo guztietan euskaraz bizitzeko aldarria egin dute, eta erdalduntze-makineria geldiarazteko eskatu. Euskaraz bizitzeko arnasguneak ezinbestekotzat jo dituzte, baita hizkuntza politika ausartak eta eraginkorragoak bultzatzeko beharra ere.