Blusa eta Nesken Eguna Gasteizen, baratxuri eta upel artean
Jaien atarian, Blusa eta Nesken Eguna ospatzen ari dira gaur gasteiztarrak. Basatiak kuadrilla izan da aurten ere kupel lasterketako irabazlea.
Jaien atarian, Blusa eta Nesken Eguna ospatzen ari dira gaur gasteiztarrak. Basatiak kuadrilla izan da aurten ere kupel lasterketako irabazlea.
Haizearen norabide-aldaketak ebakuazio gehiago eragin ditu, tartean Cenicientosen zegoen Aginte Aurreratuarena. Navalcarnerora lekualdatu dute. Suteek ia 45.000 hektarea kiskali dituzte. Espainiako Gobernuak Toledoko probintziara zabaldu du suteengatik ezarritako larrialdi nazionala.
Sua larunbatean piztu da, 12:45 aldera, sasi-eremu batean. Suhiltzaileen arabera, sua egonkortu dute jada.
Istripua larunbat goizeko lehen orduan gertatu da, eta pertsona batek aurkitu du txirrindularia errepidean botata. Zauritua larri eraman dute Gurutzetako Ospitalera eta bertan hil da handik ordu batzuetara.
Suhiltzaileek erabat itzali dute Galarko zelai batean piztutako sutea. Getze Galarko etxeetatik metro gutxira iritsi da sua.
Airean esekita dauden mikropartikula kutsatzaileen kontzentrazioak aise gainditzen du Madril ia osoan Osasunaren Mundu Erakundeak onargarritzat jotzen duena.
Arcachonen hasi zen Girondako suteak 40.000 hektarea baino gehiago kiskali ditu eta 167.000 pertsona atera behar izan dira euren etxeetatik. Biscarrossen hasitako Landetako suteak, berriz, 3.600 hektarea erre ditu eta 37.000 lagun ebakuatu behar izan dituzte.
Bordelek erre usaina du. Frantziako hego-mendebaldeko hirirantz doazen suteak dagoeneko sentitzen dira bertako kaleetan: ke gris horixka batek estalita esnatu da hiria larunbat honetan, eztarria sumintzen du aireak ea ezinegona zabaltzen ari da bertako biztanleengan. 5.000-6.000 pertsonendako babeslekuak prestatu ditu Udalak.
Behiek ardi, asto, behor eta hegaztiekin partekatu dute azoka, Jaurlaritzak dermatosi nodular kutsakorraren aukako neurriak lausotu ostean. 2025eko urriaz geroztik, abere horiek debekatuta egon dira azoketan, gaitza hedatzea ekiditeko. Abereak txertatu eta gero, bueltan dira ganadu azokak.
"Pertur. Egia nahi" lemapean, ETA politiko-militarreko buruzagi izandakoaren senideek gogorarazi dute kasua ez dela preskribatu, eta ikertzen jarraitzeko eskatu dute.