Coalicion Canariak legegintzaldia amaitutzat eman du, eta EH Bilduk eta Sumarrek jarraitzeko eskatu diote Sanchezi
Arnaldo Otegik La Vanguardian egindako elkarrizketa batean adierazi duenez, legealditik geratzen denak "helburu bat izan behar du".
Arnaldo Otegik La Vanguardian egindako elkarrizketa batean adierazi duenez, legealditik geratzen denak "helburu bat izan behar du".
EITBk jakin ahal izan duenez, 35 gradu zeuden ikasgeletan. Hori dela eta, ordutegi jarraitua aste honetara aurreratu behar izan dute.
Shenzhou-23 espazio-ontzia bart abiatu da Txinako Gobi basamortutik, helburu argi batekin: 2030erako astronautak Ilargira bidaltzea. Txina gainontzeko potentziak baino hamarkadak geroago batu bada ere espazioko lasterketara, urte gutxitan denei aurrea hartzen ari zaie, eta orain AEBen lehiakide gogorrena da espazioan.
Epaimahaiak "Harriak Hitz" eta "Itzaletik Argira" proiektuak aukeratu ditu Erorien Monumentua eraldatzeko lehiaketara aurkeztu ziren 21 lanen artean, eta orain Iruñeko herritarren txanda izango da, ekainaren 10erako aurreikusitako parte-hartze prozesu baten bidez horiek baloratu eta ekarpenak eigteko.
Pablo Fernandez Podemoseko bozeramaileak "gaitzesgarritzat" jo du ertzainen jokabidea. Sumar alderdiko legebiltzarkide Jon Hernandezek salatu du Ertzaintzaren jarduna “argi eta garbi neurrigabea” izan zela.
‘Euskalduna Nagusia’ izenburupean, "Cabaret" musikala, "El Caserío" zarzuela, "Menú cerrado", "Operación Maletero - Kastañuela Western" eta "El amor no se reproduce en cautividad" antzezlanak, "Z.U.K.U.A." euskarazko umore ikuskizuna eta "Marika de Gernika" bakarrizketa programatu dituzte abuztuaren 19tik irailaren 26ra arte.
Proiektuak aurreikusten du sukalde elektriko bertikalak ezartzea, Sofia Taramona, Arizen eta Basozelai Gaztelu ikastetxeetan; guztira 800 lagunentzat. Hain zuzen ere, azken zentro hori izango da sistema berria aplikatzen lehena, 2026an hasiko baitituzte horretarako obrak.
Espainiako presidenteak adierazpenok egin ditu Estebanek atzo esandakoen ondotik; izan ere, buruzagi jeltzaleak legegintzaldia aurten amaitzeko eskatu zion presidenteari, jarraitzea “arduragabekeria” litzatekeela iritzita.
Bereziki, 55 eta 74 urte bitarteko emakumeen taldeak sortzen du kezka, horien artean eguneroko kontsumoa % 3,8 tik % 15era igaro baita 2004tik eta 2023ra.
Edouard Geffray Frantziako Hezkuntza ministroak egin du iragarpena, bart, hedabide bati eskaini dion elkarrizketan. Aldaketa horrekin hezkuntza elebidunak legezko markoa izango duela nabarmendu du.