Denis Itxasok EH Bilduko ordezkariak hartu ditu etxebizitza arloko krisiaren inguruan hitz egiteko
Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburua, Denis Itxaso, eta EH Bilduko Eusko Legebiltzarreko bozeramailea, Pello Otxandiano, ostiral honetan bildu dira Eusko Legebiltzarrean. Bileraren helburua etxebizitzaren krisia eta etxebizitza arloko politikak aztertzea izan da. Era berean, EH Bilduk Posible 30K ekimena aurkeztu dio Itxaso sailburuari; ekimen horretan etxebizitzaren arloko bere proposamenak jasotzen dira. Bileran, halaber, Etxebizitzako sailburuorde Miguel de los Toyos eta EH Bilduren Programa idazkari Nerea Kortajarena izan dira.