Estatu Batuak eta Errusia Ukrainarako bake plan bat negoziatzen ari dira sekretupean
AEBko hainbat hedabidek aurreratu dutenez, 28 puntuko zirriborroa da, besteak beste, Ukrainako bakea, segurtasun bermeak eta Europako segurtasuna jorratzen dituena.
AEBko hainbat hedabidek aurreratu dutenez, 28 puntuko zirriborroa da, besteak beste, Ukrainako bakea, segurtasun bermeak eta Europako segurtasuna jorratzen dituena.
1945eko azaroaren 20an hasita, Alemaniako nazien 22 goi-kargudun epaitu zituzten Nurenberg hirian eta haietatik 12ri heriotza-zigorra ezarri zieten. Holokaustoaren antzerako izugarrikerien aurrean disuasioa zuen helburu prozesu hark baina, 80 urte geroago, helburua ez zuela bete argi dute adituek.
Duela 50 urte frankismoaren amaierak ez du esan nahi bere nortasun ikur guztiak desagertu direnik. Francoren erregimena elikatu zuen oinarri ideologikoak bizirik dirauela ohartarazten dute adituek.
Ertzaintzak ildo honetan hartutako erabakiaren inguruko iritzia eman du eta jatorriagatik inor ez estigmatizatzearen alde agertu da.
Joxe Ramon Bengoetxea EHUko errektoreak bere ustez unibertsitate publikoak behar dituen beharrak azaltzen jarraitu du. Asteazken honetan, Eusko Legebiltzarrean izan da, eta azpiegiturak zaharkituta ez geratzeko plan batek 190 milioi euro baino gehiago izan beharko lituzkeela esan du.
Suhiltzaileek dagoeneko kontrolpean dute sua, eta lanean jarraitzen dute itzaltzeko.
Bi erakundeek gaitzespen "irmoa" adierazi dute emakume batek jasan duen erasoagatik, eta ostegunean, 12:00etan, Udaletxe plazan egingo den elkarretaratzean parte hartzera deitu dute.
Santos Cerdan PSOEko Antolakuntza idazkari ohiak asteazken honetan salatu duenez, "gezurrak" eta "manipulazioak" zabaldu dituzte bere inguruan. Horrez gainera, senideen eta lagunen babesa eskertu du eta "egia gailentzea" espero du. Soto del Realgo (Madril) espetxetik 19:15 aldera atera denean egin ditu adierazpenok, Auzitegi Goreneko epaileak aske uztea erabaki ostean.
Esther Ferrer artista donostiarraren izena hartuko du katedrak, eta "unibertso frankofonoan euskararen eta euskal sorkuntzaren proiekzioa indartzea" bilatuko du.
Txinan dagoen Maria Chivite presidenteak adierazi du bere Gobernuan ez dagoela ustelkeriarik. Foru Gobernua sostengatzen duten alderdiek, bestalde, kezka agertu eta zuhurtzia eskatu dute. Bestalde, oposizioak berretsi du Chivite ustelkeriak inguratuta dagoela.