Eguraldi egonkorra eta tenperatura epelak, 25 gradura arteko maximoekin
Ipar partean epelenak 8-10 gradu artean jaitsiko dira, 20-23 graduraino.
Ipar partean epelenak 8-10 gradu artean jaitsiko dira, 20-23 graduraino.
Gobernantzako, Administrazio Digitaleko eta Autogobernuko sailburu eta Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Maria Ubarretxenak adierazi duenez, ez dute "ezer hautsitzat eman", eta EAJk eta PSE-EEk EAEko administrazio publikoan LEPetan euskararen segurtasun juridikoa indartzeko egiten dituzten elkarrizketek "jarraitzen dute" eta "oraindik badago tarterik" akordio bat lortzeko. "Azken momentura arte" itxaron behar dela aipatu du.
Tubacexek lantegiak ditu Laudion eta Amurrion, eta ez du baztertzen aldi baterako lan-erregulazioko espedientea aurkeztea.
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
EITB Datak bildutako datuen arabera, % 21 baino ez dago "oso ados" legeztatze posible batekin, eta % 26 gehiago "nahiko ados".
Irango agintariek, bestalde, Ekialde Hurbileko eskualdean dituzten inguruko herrialdeei ohartarazi diete handik erasoak jasotzen badituzte "petrolio ekoizpena" "amaituko" dela.
Paueko Auzitegiak astearte honetan hasi du Lapurdiko gaztearen aurkako epaiketa, Donibane Lohizuneko institutu batean gaztelerazko irakaslea hiltzea egotzita. Epailearen erabakiz, eta akusatua adingabea zenez, bista ateak itxita egiten ari dira.
Fernando Grande Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroak esan du "nazkagarriak" iruditu zitzaizkiola azken Korrikan ikusitako hainbat irudi, besteak beste, ETAko preso baten argazkia soinean zeraman haurrarena. Azaldu du segurtasun indarrek adi jarraitzen dutela halako gertakarien aurrean, baina, legea eskuan, ekintza horiek ez direla delitua erantsi du. Senatuan egin ditu hitzok ministroak, UPNko Maria Caballerori, ETAk hil zuen Tomas Caballero Iruñeko zinegotzi izandakoaren alabari, erantzunez.
Akordioa erabat eteteko beharrezkoa da hogeita zazpi kideak ados egotea; aitzitik, merkataritza-abantailak soilik eteteko, nahikoa da gehiengo kualifikatua izatea.
Bizilagunek 092 telefonoan ohartarazi zuten Gasteizko etxebizitza batean oihuak eta kolpeen zaratak entzuten zirela.