Jasangarritasuna eta eskualdearen garapena uztartzeko premia azaleratu du entzute prozesuak Urdaibain
Guggenheimen proiektuaren harira abian jarritako entzute prozesuaren azken txostena aurkeztu du gaur Bizkaiko Aldundiak. Ondorioen artean, adostasun bat nabarmendu dute: parte-hartzaile gehienak bat etorri dira biosfera babesteko eta eskualdeko eredu sozioekonomikoa birpentsatzeko beharra nabarmentzean.