Euskadi Literatura sariak banatu dituzte, Donostian
Irabazleen izenak iragarrita zeuden arren, gaur banatu dituzte, Donostiako San Telmo museoan, Euskadi Literatura sariak. Zazpi aitortza banatu dituzte, beste hainbeste ataletan. Euskarazko Literaturan, Unai Elorriaga saritu dute; gaztelaniazkoan, Garazi Albizua. Karmele Mitxelena, Maite Rosende, Koldo Bigubi , Markos Zapiain eta Itxaso del Castillo izan dira beste arloetako sarituak.