Baxoan matematikako azterketak euskaraz egiten badituzte zuzendu egingo dizkietela iradoki dio Frantziak Seaskari
Hori dela eta, Seaskak bertan behera utzi du ekainaren 6an Bordelen egiteko deituta zuen elkarretaratzea.
Hori dela eta, Seaskak bertan behera utzi du ekainaren 6an Bordelen egiteko deituta zuen elkarretaratzea.
Istripua 14:00ak aldera gertatu da BI-30 errepidean, Bilborako noranzkoan, eta lau ibilgailu izan dira tartean. Istripuaren ondorioz, bi errei itxita daude, eta horrek nabarmen zaildu du Bilboko eremurako sarbide nagusietako bateko zirkulazioa.
Ez da lehen aldia Errusiako drone bat Errumaniako aireko espazioan sartzen dena, baina bai etxebizitza baten kontra egiten duena. Bi pertsona zauritu dira. NATOk ohartarazi du aliatuak defendatzeko prest dagoela, eta Errumaniak "pareko erantzuna" iragarri du.
Makrooperazioaren ondorioz, 16 pertsona atxilotu dituzte (horietako 8 Bizkaian), eta substantzia estupefazienteen 160.000 dosi inguru atzeman dituzte, tartean 18,5 kilo ketamina. Aizundu gabe, 2.400.000 euroko balioa izango luke horrek guztiak merkatu beltzean.
Suziria pizte estatikoaren proba batean lehertu da, etorkizunean jaurtiketa orbital bat egin aurretik.
Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburua, Denis Itxaso, eta EH Bilduko Eusko Legebiltzarreko bozeramailea, Pello Otxandiano, ostiral honetan bildu dira Eusko Legebiltzarrean, etxebizitzaren krisia eta etxebizitza arloko politikak aztertzea helburu. EH Bilduk Posible 30K ekimena aurkeztu dio bertan sailburuari; etxebizitzaren arloko bere proposamenak jasotzen dituena. Etxebizitza sailburuorde Miguel de los Toyos eta EH Bilduren Programa idazkari Nerea Kortajarena ere izan dira bileran.
Luis XIV.ak 1685ean sinatutako legeak, Kode beltza izenekoak, esklabuak ondasun higiezinen pare jarri zituen. Esklabutza 1848an abolitu zuten, baina Kode beltza ez dute gaur arte indargabetu. Uste da Frantziako sistema kolonialak posible egin zuen 1,5-2 milioi pertsona esklabu izatea.
Azpiko inflazioari dagokionez (energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena), hamarren bat igo da maiatzean, % 2,9raino.
Fabrikako zuzendaritzak jakinarazi duenez, Tangerko portuaren "salbuespenezko" blokeoaren ondorioz, Gibraltarko itsasartean itsas trafikoa geldiarazita dago eta hornidura-katea kolapsatzea ekarri du; horrek lantegiaren kable-hornitzaileari eragiten dio bereziki.
Euskal Letren Plaza Zarautzen zabalduko da maiatzaren 29tik 31ra, “Dar-dar” lelopean: liburu azoka, aurkezpenak, perfomancea, mahai inguruak, ikastaroak, musika, kontzertuak…