Eusko Jaurlaritzak Enagas konpainiaren % 1 erosi du, 45 milioi euro ingururen truke
Erosketa hori Indartuz funtsaren bidez egindako lehen inbertsio zuzena da.
Erosketa hori Indartuz funtsaren bidez egindako lehen inbertsio zuzena da.
Gauean zehar bilakaera positiboa izan den arren, suak itzaltzeko lanak oztopatzen ari da beroaldia, batez ere Zamoran. Madrilgo, Avilako eta Castelloko suteek aktibo jarraitzen dute, baina dagoeneko perimetratuta daude.
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Tenperatura maximoak 40º-tik bueltan ibiliko dira: Erriberan (abisu horia) 41º inguru izan daitezke, eta 39º Iruñean eta Lizarran. Hori dela eta, alerta laranja ezarri dute Nafarroako erdialdean eta Pirinioetan.
Madrilgo sutea egonkortzea lortu dute, eta Avilako ebakuazioak eta konfinamenduak altxatu dituzte. Zamoran, 12 udalerri ebakuatu dituzte, eta bi konfinatu.
Auto batean, Plus Ultra auziko magistratuak dio zantzuak daudela esateko Espainiako Gobernuko presidente ohiak "egitura antolatu bat" zuzentzen zuela, bezero jakin batzuei mesede egiteko, legez kanpoko jardueren bidez.
Kaleko Afari Solidarioak (KAS) plataformak, Donostian kaleko egoeran dauden pertsonentzako afari solidarioak antolatzen dituenak, Udalaren "jarrera kriminalizatzailea" salatu du asteazken honetan. Izan ere, Jon Insausti alkateak (EAJ) jarduera hori debekatu du, "bizikidetza arazoak" sortzen dituela eta "delinkuentzia igotzen" duela argudiatuta.
Epaiaren arabera, biktimak 2017an erasotzailearengandik banantzea erabaki zuenetik, hark etengabe egin zizkion mehatxuak eta sexu-erasoak.
HIES kasu berrien kopuruak behera egin du aurten, iazko 125etatik 95era. Zuhurtziaz hartu beharreko datua da Harribeltza elkartearen esanetan, lehen aldia delako eta beheranzko joera urteekin ikusten delako. Bereziki kezkagarritzat jo dute gainontzeko sexu-bidezko infekzioek izan duten "izugarrizko" gorakada.
Ajangiz, Arratzu, Bermeo, Busturia, Ea, Elantxobe, Gernika-Lumo, Forua, Gautegiz-Arteaga, Ibarrangelu, Kortezubi, Mendata, Mundaka, Murueta, Muxika, Sukarrieta, Ispaster, Berriatua, Etxebarria, Markina-Xemein eta Ondarroa dira ur-eskasiak kaltetutako herriak.