Foruzaingoko lankideek minean bat egin eta babesa eman diete hildako bost agenteen familiei
Foruzainen gorpuak beilatzeko aukera izango da gaur Iruñeko San Alberto beilatokian. Etengabea da bertan goizean goizetik, senide, lagun eta lankideen joan-etorria. Istripuan zauritutako kamioiko gidariari sendagiria eman diote, baina shock egoeran dago.