Frantziak XVII. mendeko lege esklabista bat baliogabetu du
Luis XIV.ak 1685ean sinatutako legeak, "Kode beltza" izenekoak, esklabuak ondasun higiezinen pare jarri zituen. Esklabutza 1848an abolitu zuten, baina "Kode beltza" ez dute gaur arte indargabetu. Frantziako sistema kolonialak 1,5-2 milioi pertsona egin zituen esklabu, adituek egindako kalkuluen arabera.