Gerra Zibilean hildako eta Zornotzako hilerrian lurperatutako miliziano baten gorpuzkiak berreskuratu ditu familiak 89 urteren buruan
Jesus Arratibel Ruiz De Alegria arabarra Zornotzako ospitale militarrean hil zen, eta bertako hilerrian lurperatu zuten. Gogora Institutuaren ekimenez, hilobiratutako 149 pertsonen gorpuzkiak atera zituzten eta identifikazio prozesu baten ostean, gaur eman dizkiete senitartekoei.