Azken berriak

Egin bat Orainen abantail guztiez gozatzeko

Gehiago ikusi

Gaurko 5 irakurrienak

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

AEB eta Txina, Hego Pazifikoko uharte urrun eta gutxi populatuak kontrolatzeko lehia bizian. Zergatik?

Ozeano Barea Asia eta Amerika arteko itsaso neurrigabea da. Bertatik itsasbideak, urpeko kableak eta era guztietako merkataritza trafikoa pasatzen da etengabe. Horregatik, bide horiek menderatu nahi dituzten potentziek ezinbestekoa dute ozeano erraldoi horretan dauden irlak kontrolatzea, base logistikoak eta, kasu askotan, militarrak direlako. Hain zuzen, Estatu Batuak eta Txinak Pazifikoko 14 herrialde horien kontrola bereganatzeko sokatiran ari dira. Papua Ginea Berria milioi bat biztanle duen uharte bakarra da; txikiena, Niuee izeneko uhartea, ez da 2.000 biztanlera ere iristen. 14 horietatik 11 Txinarekin daude lerratuta. Hiruk baino ez dute Taiwanen subiranotasuna aitortzen. Batzuek, Papua Ginea Berria kasu, Estatu Batuekiko segurtasun akordioei eusten diete, baino beste batzuek Txinarekin defentsa akordioak sinatu dituzte dagoeneko, Salomon Uhartea da hori. Mikel Reparaz, EITBren nazioarteko burua, han izan da.

Gehiago ikusi