Gutxienez 14 jaioberri hil dira Pakistango ospitale batean izandako sutean
Gutxienez 14 haur jaioberri hil dira asteazken honetan Islamabaden, Pakistango hiriburuan, ospitale publiko batean izandako sutean. Aire girotuaren sisteman izandako leherketa baten ondorioz piztu da sutea. Bertako agintariek jakinarazi dutenez, 15 haur zeuden sutearen tokian eta soilik bat lortu dute bizirik ateratzea; gainerakoak, erreta hil dira.