'Hemen ez dago gidaria. Non dago?' pankartarekin, abian da Mikel Zabalza gogoratuko duen autobusa
40 urte dira Mikel Zabalza Guardia Zibilak atxilotu eta hil zuela. Ez da inoiz argitu ofizialki zer gertatu zen. Orbaizetakoa zen, eta Donostian egiten zuen lana, autobus-gidari. Desagertu zenean, bere lankideek autobus bat erabili zuten protesta egiteko, eta lau hamarkada geroago ere, autobus bat atera dute aldarrikapen berarekin: 'Hemen ez dago gidaria. Non dago?'