Ibar auziko epaileak beste hilabete bat eman dio fiskalari lekuko berri bati buruzko erabakia har dezan
Pablo Ibarren defentsaren arabera, lekukoak erailketak burutu zituzten bi pertsonak identifikatu zituen, eta horrek errugabetu egingo luke Ibar.
Pablo Ibarren defentsaren arabera, lekukoak erailketak burutu zituzten bi pertsonak identifikatu zituen, eta horrek errugabetu egingo luke Ibar.
Škoda Epiq modeloa da Iruñean osorik ekoitzitako lehen auto elektrikoa. Horrez gain, konbustioko T-Cross eta Taigo modeloak egiten jarraituko du Nafarroako Volkswagenek.
Foruzainen gorpuak beilatzeko aukera izango da gaur Iruñeko San Alberto beilatokian. Etengabea da bertan goizean goizetik, senide, lagun eta lankideen joan-etorria. Istripuan zauritutako kamioiko gidariari sendagiria eman diote, baina shock egoeran dago.
Zaharberritze arkitektoniko zein museografiko sakon baten ondoren, ekainaren 21era arte herritarrak doan sartu ahalko dira Euskal Museora, Bilbon. 50.000 piezako bilduma erakusteko espazioan 20.397.401,53 euroko inbertsioa egin dute Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak, eta proiektuak 5.000 m2 baino gehiagoko erakustokia irabazi du.
Ertzaintzak eta Gasteizko Udaltzaingoak, epailearen aginduz, Heraclio Fournier kaleko industria-nabean zeuden hiru pertsona aterarazi dituzte, baldintza eskasak eta segurtasun falta argudiatuta.
Oraingo honetan, Bizi Naturako kamerek katagorrien, flamenkoen, txorien janlekuen, orkatzen eta abarren irudiak eskaini dizkigute.
Gaurko saioaren hasieran, Unai Hualde Ganberako presidenteak Bozeramaileen Batzordean goizeko lehen orduan onartutako adierazpen instituzionala irakurri du, gertaerak eragindako "mina eta atsekabea" erakusten duen testua. Hildako bost foruzainak omentzeko Nafarroako Gobernuak zein Foruzaingoak antolatutako ekitaldi instituzionalekin bat egin du Ganberak.
Altxa Burua mugimenduarekin batera, sendagileek eta pediatrek txosten bateratua plazaratu dute, lehenengoz. Lan horretan, pantailen aurrean denbora luzez egoteak adingabeengan dakarren eragin negatiboa aztertu dute; alde batetik, buru osasuna aipatu dute: loaren nahasmenduak, antsietatea... Bestetik, erabilera gehiegizkoak obesitatea, ikusmen-arazoak eta hizkuntzaren atzerapenak eragin ditzakeela ohartarazi dute.
Desadostasunak gorabehera, EAEko erakunde nagusietan koalizioa osatzen duten bi alderdietako buruzagiek azpimarratu dute bat eginda lan egiten dutela "herria aurrera ateratzeko".
Senideek zabaldutako oharraren arabera, Satrapik ezin izan du senarraren heriotza jasan.