Iranek berretsi egin du Libano su-eten akordioan sartzen dela, eta Israelen erasoek ondorioak izango dituztela ohartarazi du
Su-etena ezarrita dagoen arren, Israelek erasoak areagotu ditu Libanon. Azken orduotan, Benjamin Netanyahu lehen ministro israeldarrak Armadari agindu dio Beirut inguruan dagoen Dahieh eskualdea bonbardatzeko, Hezbollahren gotorleku delakoan.