Larunbatean Iruñeko kaleak euskaltzalez betetzeko azken deia egin du Kontseiluak
Nafarroako hiriburuko kaleak zeharkatuko dituzten hiru zutabeen pankarten diseinuak eta egileak iragarri dituzte, hain zuzen ere, gaurkoan. Hartara, zutabeen hasieran, gizarte zibileko hiru kolektibok botako dituzte pregoiak eta txupinazoa: Azterketak Euskaraz mugimenduak, euskarazko eduki sortzaileek, eta Batuz Aldatuko talde eragileak.