Joko-aretoetan erruleta-makinak manipulatzen zituen talde kriminal baten burua atxilotu dute Irunen
Ertzaintzak 29 urteko gizon bat atxilotu zuen joan den ostegunean Irunen, joko-areto batean makinak manipulatzen harrapatu baitzuten. Atxilotu zutenean, ostegunean bertan lapurtutako 31.000 euro baino gehiago zeramatzan soinean, eta aurreko egunean antzeko beste lapurreta bat egin zuen Donostiako lokal batean. Poliziaren arabera, atxilotutako gizona talde kriminal baten burua da, eta hainbat lapurreta egozten dizkiote.