Minutu bateko isilune hunkigarria Nafarroako Parlamentuan, hildako bost foruzainen omenez
Gaurko saioaren hasieran, Unai Hualde Ganberako presidenteak Bozeramaileen Batzordean goizeko lehen orduan onartutako adierazpen instituzionala irakurri du, gertaerak eragindako "mina eta atsekabea" erakusten duen testua. Hildako bost foruzainak omentzeko Nafarroako Gobernuak zein Foruzaingoak antolatutako ekitaldi instituzionalekin bat egin du Ganberak.