Itunpeko ikastetxeen harira sortutako krisia bideratzen saiatzeko bilera egingo dute astelehenean Nafarroako Gobernua sustengatzen duten alderdiek
Gimeno Hezkuntza kontseilariak itunpeko ikastetxeetan 14 ikasgela ixteko zuen asmoa bertan behera utzi zuten osteguneko bozketan Geroa Baik eta EH Bilduk. Abstenitu egin ziren eta UPNren lege proposamena atera zen aurrera.