Epaileak uste du PSOEk Leire Diezi ordainketak egin zizkiola, Cerdanen gidaritzapean
Militante sozialistaren aurka irekita zegoen auzia zabaldu egin du Santiago Pedraz Auzitegi Nazionaleko epaileak, eta PSOEren eta Gobernuaren inguruko kausa judizialak neutralizatzeko eroskeria gertatu ote zen ari da aztertzen orain. Alegia, alderdiaren aldetik dirua jaso ote zuen Diezek horretarako.