Azken berriak

Egin bat Orainen abantail guztiez gozatzeko

Gehiago kargatu

Gaurko 5 irakurrienak

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

27 pertsona ebakuatu behar izan dituzte Montserrateko funikularretik, Katalunian, euri jasa gogorrak direla eta

Montserrat funikularraren inguruetan 100 litro bota ditu metro koadroko, eta 27 pertsona ebakuatu dituzte euriteek eragindako luizi baten ondorioz. Katalunia osoa dago abisu laranjan eta euriak gogor jo du, batez ere, Bartzelonan, Gironan eta Tarragonan. Suhiltzaileek 90 bat esku-hartze egin dituzte dagoeneko, eta errepideetan ardura handiz gidatzea eskatu dute. Euriteen ondorioz, gainera, bertan behera gelditu dira zenbait hegaldi, eta Gironan atzerapenak daude tren zerbitzuan, trenbidera eroritako zuhaitz bategatik. 

Asamblea General de la ONU
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Palestinako Estatuaren onarpena giltzarri izango da ordu gutxi barru hasiko den NBEren 80. Batzar Nagusian

Erresuma Batuak, Kanadak, Australiak eta Portugalek igande honetan aitortu dute ofizialki Palestinako Estatua, goi-bileraren bezperan. Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak esan du "borrokatu" egingo dela aitorpen oldearen aurka, eta Bezalel Smotrich eta Itamar Ben Gvir Israelgo ministroek Zisjordania anexionatzea proposatu dute, Palestinako Estatua aitortzeko erabakiei erantzuteko.

Gehiago kargatu