Miguel Angel Montes, Iruña Okako alkatea: "Ez da kalte pertsonalik ezta materialik izan, dena kontrolpean dago"
Gauerdia pasata, Iruña Okan epizentroa duen 4 graduko lurrikara batek Araba astindu du. Miguel Angel Montes alkateak berak adierazi duenez, ez da inolako kalterik izan herrian. Gainera, alkateak lasaitasuna helarazi du, Eusko Jaurlaritzako eta Arabako Foru Aldundiko adituen txostenak eta ondorioak jasotzeko zain.