Nafarroako ikastolek uste dute oraindik badagoela "negoziatzeko tarterik" hezkuntza itunen inguruan
Nafarroako Parlamentuak UPNren lege-proposamena eztabaidatuko du ostegun honetan, ikasgelak aldatzeko irizpideak finkatzea helburu duena.
Nafarroako Parlamentuak UPNren lege-proposamena eztabaidatuko du ostegun honetan, ikasgelak aldatzeko irizpideak finkatzea helburu duena.
Abeslariak Bilboko kontzertuen ostean sortutako kritikei erantzun die eta La Oreja de Van Goghekin batera egindako birak aurrera jarraitzen duela esan du: "Benetan itzuli gara".
Txinako 20:00ak (Euskal Herriko 14:00ak) pasatxo zirenean, 'Air Force One' hegazkinak lur hartu du. Bertan zihoazen Donald Trump AEBko presidentea, Marco Rubio Estatu idazkaria, Pete Hehseth Defentsa idazkaria eta AEBko multinazional handien ia hogei enpresa-buru.
Asteazken honetan hasi da Bilbon 2021eko urriaren 5ean zendu zen gizon baten heriotza argitzeko epaiketa. Akusatua 37ko kartzela-zigorra betetzen ari da dagoeneko, beste krimen batzuengatik. Bost gizonen hilketekin lotu dute, baina, ikertzaileen aburuz, 7 krimenen ardura izan dezake.
Imanol Pradales lehendakariak Leon XIV.a aita santua agurtu du Vatikanoko audientzia orokorrean, eta, ondoren, ia ordubetez bildu da Pietro Parolin Estatu idazkariarekin. "Balio sinboliko eta instituzional handiko topaketa izan da, Euskadiren eta Egoitza Santuaren arteko harremana sendotzeko aukera" ematen duela ziurtatu du.
Arabako Lurralde Auzitegian egin duten epaiketa epai zain gelditu da asteazken honetan, aldeek euren ondorioak aurkeztu ondoren. Fiskaltzak eta akusazioek 45 urteko zigorrak eskatzen dituzte, hilketagatik, bi abortu deliturengatik eta adin txikiko bat abandonatzeagatik, akusatuak “nahita” hil zuela emakumea eta egoeraz “jakitun” zegoela uste dutelako. Defentsak absoluzioa eskatu du, hilketaren unean, “errealitatetik erabat deskonektatuta” zegoela argudiatuta.
Geroa Baik ohartarazi du ez dagoela adostutakoa betzeko bermerik, PSNk "jarrera aldatu ezean". Sozialistek koalizioari eskatu diote "hausnartzeko" eta "konpromisoari eusteko".
Batzarraren helburua da langile guztiei egoeraren balorazioa helaraztea eta greba mugagabeak eta hartzekodunen konkurtsoak markatutako aro berri honetarako jarduera-ildoak ezartzea.
Estatutu markoari buruzko akordiorik ezean, datorren astelehenean laugarren greba astea hasiko dute medikuek. Alberto Martinez Osasun sailburuak azpimarratu duenez, Osakidetza ahaleginak egiten ari da arazoa bideratzeko, baina gatazkari amaiera emateko giltza Osasun Ministerioak dauka.
Zati hori zabaltzeak, batetik, Altzako geltokian trenak nahitaez errebotatzea saihestuko du, eta bestetik, Pasai Antxoko lurpeko geltoki berria estreinatzea ekarriko du, terminal zaharra desegin eta biaduktua, eraikin artean sartuta dagoen trenbide-hesia, kenduta.