Osakidetzak "lehenbailehen" beste txerto bat jarriko die abenduan eta urtarrilean iraungitako txertoa jaso zutenei
Osasun sailburuak azaldu duenez, 103 pertsonari jarriko diete beste dosi bat; abenduaren 1etik urtarrilaren 15era bitartean iraungitako lote bateko txerto hexabalentea jaso zuten paziente horiek, ia denak haurrak.