Pello Reparazek hiru kantu abestu ditu kalean, Bilbon,"Mitoaroa III" ikuskizunaren aurkezpenean
Zetak taldeko abeslariak Begi beltz, Hileta kantu nafarra eta Itzulera kantuak abestu ditu Bilbon, kalean.
Zetak taldeko abeslariak Begi beltz, Hileta kantu nafarra eta Itzulera kantuak abestu ditu Bilbon, kalean.
Neurria borondatezkoa izango da, eta kirurgiako itxarote-zerrendak murriztea du helburu; izan ere, Euskadin 78 egunetik gorakoak dira, batez beste. Alberto Martinez Osasun sailburuak ohartarazi duenez, medikuen grebak elkarrizketarik eta aurrerapausorik gabe jarraitzen du, eta maiatz-ekainera arte luza daiteke.
Bilboko konpainiaren 138 artelan bildu dituzte “Paraleloak eta meridianoak” erakusketan. Zortzi ataletan banatu dituzte: Hastapenak; Natura, urak eta bilbeak; Gorputza eta aztarnak; Lana; Argia; Artista eta haren espazioak; Arkitektura eta eraikuntza; Hiria eta portua. Abuztuaren 30era arte egongo da ikusgai.
Azken orduetan, zuzenketak erregistratu eta beren jarrerak azaldu dituzte talde parlamentarioek, eta agerian geratu da zein urrun dagoen administrazioan euskararen etorkizunerako funtsezkotzat jotzen den legea erreformatzeko akordioa.
Laura Garridok EAJren eta EH Bilduren hizkuntza politikak babestea leporatu dio PSEri, eta enplegu publikoan euskarari buruz egindako erreformak kritikatu ditu.
Ekoizpen bolumen "oso handiak" espero ditu konpainiak datorren urterako eta, datuak behin behinekoak diren arren, laster ekingo dio enpresak barneko eta kanpoko langileak hautatzeko, prestatzeko eta gaitzeko prozesuari, espezialitate profesionalen beharrak betetzeko, hala nola elektromekanikariak, txapistak edo hornitzaileak.
Silicon Valleyn egoitza duen Palantir Technologies enpresak 22 puntutan laburbildu du Peter Thiel eta Alex Karp tekno-oligarken demokraziari buruzko ikuspegia. Derrigorrezko zerbitzu militarra aldarrikatzen dute, baita adimen artifizialean oinarritutako disuasio militarra ere. Pentsalari batzuek teknofaxismoarekin lotu dute.
Maskarak iruzurra eginda erosi ziren ala ez ikertzeko egiten ari diren epaiketan, Abalosen aholkulari izandakoak esan du ez duela gogoratzen esleipena egokitu zitzaion eskaintza Aldamak igorri ote zion.
Greban dauden medikuek salatu dutenez, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak presioak egin ditu aparteko orduak egiten jarrai dezaten, eta Ministerioari leporatu diote "ardura inoren gain uztea".
Biktima Zaragozan bizi da eta mehatxuak eta estortsioa salatu zituen, bere irudi intimoak sare sozialetan zabaldu zituztela egiaztatu baitzuen.