Pradalesek "irmoki" gaitzetsi ditu PSE-EEren aurkako kartelak eta PPren egoitzaren aurkako erasoa
"Ez da onargarria mundua ikusteko moduak inposatzea. Ez da onargarria, eta ez dugu onartzen", esan du lehendakariak X sare sozialean.
"Ez da onargarria mundua ikusteko moduak inposatzea. Ez da onargarria, eta ez dugu onartzen", esan du lehendakariak X sare sozialean.
Ozeano Barea Asia eta Amerika arteko itsaso neurrigabea da. Bertatik itsasbideak, urpeko kableak eta era guztietako merkataritza trafikoa pasatzen da etengabe. Horregatik, bide horiek menderatu nahi dituzten potentziek ezinbestekoa dute ozeano erraldoi horretan dauden irlak kontrolatzea, base logistikoak eta, kasu askotan, militarrak direlako. Hain zuzen, Estatu Batuak eta Txinak Pazifikoko 14 herrialde horien kontrola bereganatzeko sokatiran ari dira. Papua Ginea Berria milioi bat biztanle duen uharte bakarra da; txikiena, Niuee izeneko uhartea, ez da 2.000 biztanlera ere iristen. 14 horietatik 11 Txinarekin daude lerratuta. Hiruk baino ez dute Taiwanen subiranotasuna aitortzen. Batzuek, Papua Ginea Berria kasu, Estatu Batuekiko segurtasun akordioei eusten diete, baino beste batzuek Txinarekin defentsa akordioak sinatu dituzte dagoeneko, Salomon Uhartea da hori. Mikel Reparaz, EITBren nazioarteko burua, han izan da.
Koalizio subiranistaren iritziz "kritika politikoa termino politiko eta dialektikoetan soilik" adierazi behar da, eta Euskal Herriko eragile politiko eta sozial guztiei "erantzukizunez jokatzeko" deia egin die.
Eusko Jaurlaritzak, BBK Fundazioak eta Kutxabankek sortutako Indar funtsak osatutako partzuergoak irabazi du Aiesaren dibisio teknologikoa erosteko eskaintza, eta akordioa urte amaierarako itxita egotea espero du.
Durangoko Azokaren 60. edizioak bihar, abenduak 5, irekiko ditu ateak. Gaur erakustokiak betetzeko eta atontzeko eguna da Landako Gunean. 1.000tik gora nobedade, 273 ekitaldi eta 285 erakusmahai izango ditu aurtengo edizioak.
Hortaz, EAJk eta PSE-EEk aurkeztutako lege proposamenak bidea egingo du Eusko Legebiltzarrean. Jeltzaleen eta sozialisten testua babestu dute PPk eta Voxek, EH Bildu abstenitu egin da eta Sumarrek kontra bozkatu du.
Durangoko Azokaren edizio berri baten atarian, Beñat Gaztelurrutia Gerediaga Elkarteko koordinatzaileak ETB1eko Egun On Euskadi saioan adierazi du sorkuntza ugaria dela, eta kalitate handikoa: “Gazte belaunaldi oso bat ari da sortzen eta sortzen", esan du, eta horientzat guztientzat hartzaileak behar direla nabarmendu du.
EITB Mediak jakin ahal izan duenez, osoko zuzenketa hori Arabako zahar-etxeetako langileen gatazkaren konponbidearen baldintzapean dago. Gatazka desblokeatuko balitz, Elkarrekin Podemosek osoko zuzenketa kenduko luke Arabako 2026ko aurrekontuen aurrean.
Epaian, Europako epaileek nabarmendu dutenez gaixotasunerako zaintza egokiak eskaini ez izanak, espetxean mantentzeko baldintza zena, Giza Eskubideen Europako Hitzarmenean tratu ankerrak eta umiliagarriak debekatzen dituen artikulua urratzen du.
Ordeig kontseilariak esan du "ia ziur" dagoela gaitza giza faktoreagatik sartu dela AP-7tik edo beste komunikazio bide batetik. "Datozen egunetan jakingo dugu; ez da basurde kutsatu baten bidez sartu, giza faktorea izan da", gaineratu du.