Bermeoko saihesbidea moztu dute San Migel auzoan piztu den sute baten ondorioz
Sutea 13:45 aldera piztu da, eta suhiltzaileak sua itzaltzeko lanean ari dira. Ondorioz, BI-631 errepidea itxi behar izan dute bi noranzkoetan.
Sutea 13:45 aldera piztu da, eta suhiltzaileak sua itzaltzeko lanean ari dira. Ondorioz, BI-631 errepidea itxi behar izan dute bi noranzkoetan.
Steve Witkoff eta Jared Kushner AEBko Gobernu ordezkariak Kievera iritsi dira, Volodimir Zelenski Ukrainako presidentearekin biltzeko. Bezperan, Moskun izan ziren Vladimir Putini gerrari amaiera emateko proposamen bat aurkezteko, eta proposamen hori helaraziko diote gaur Zelenskiri.
Aste beroa eta eguzkitsua izango ez bada ere, oraindik mahuka hutsean ibiltzeko aukera izango dugu datozen egunetan; asteazkenean salbu. Euria nonahi eta tenperatura freskoak izango ditugu orduan, Euskal Herri osoan.
Hastear den denboraldi berri honetan ETBko albistegiek euskal gizartearekin eta kalitatezko informazioarekin duten konpromisoari eutsiko diote, ikuspegirik osoena, gako guztiak, zergatien azalpena eta irtenbideak ere mahai gainean jarrita.
08:00etan ireki dituzte hauteslekuak, eta 1,7 milioi pertsona daude botoa ematera deituta. AfD alderdi ultraeskuindarrak bakarrik gobernatzea lortzen badu, "deportazioen eta migrazioaren kontrako erasoaldia" izango da.
36ko kolpe militarraren ondoren, gutxienez 14 lagunen gorpuak bota zituzten leizera. DNAri esker, 10 identifikatu dituzte. Gaurko omenaldian biktimak gogoratu dituzte eta ahanzturan ez erortzeko eta gorrotoa eta zentzugabekeria berriro ez ezartzeko eskatu dute.
Ikasturtea hastear denean, Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuarekin hitz egin du ETBk, Hezkuntza Sailak kurtso berrirako dituen erronkak aztertzeko. Besteak beste, ikasleen gaitasunak hobetzea, segregazioarekin amaitzea eta beroaldiari aurre egiteko neurriak aipatu ditu. Gainera, hizkuntza-proiektuen koordinatzaileak jarriko dituzte zentroetan, Euskararen Institutuak ikuskatuta.
Sua igande goizean piztu da, 11:30 aldera, mendi inguru batean. Suhiltzaileak eta hainbat basozain garrak itzaltzen aritu dira.
Harrapaketa larunbat goizean jazo zen, 07:30 aldera. 25 urteko emakumea epailearen esku utzi dute igande eguerdian, beharrezko eginbideak amaitu ostean. Etxeko indarkeriaren esparruan hilketa-saiakera delitua egotzi diote.
Izagirrek adierazi du mediku lanera itzuliko dela eta oinarrizko militante gisa lan egiten jarraituko duela.