2026ko Sanferminek jaien bigarren hasiera bizi dute 'Txupinazo Txiki' -arekin
Sanferminetako bosgarren jai egun honetan protagonismo nagusia haurrentzat da, aurten bereziki. Lehendabiziko aldiz beraientzat propio jaurti delako txupinazoa. Ohore hori Buztintxuri Lehen Hezkuntzako hiru ikaslek jaso dute. Gari Arregui, Ane Loizate eta Ivanna Jimenez izan dira aukeratuak.