Osasun Ministerioak aurreakordioa lortu du sindikatu gehienekin eta urtarrileko lanuzteak eten dituzte
CCOO, UGT, CSIF, Satse-FSES eta Cig-Saude sindikatuekin lortu dute aurreakordioa estatutu markoaren negoziazio-mahaian. Besteak beste bi aldarrikapen nagusi lortu dituzte: asteko 35 orduko lanaldia eta aurrerapenak erretiro partzialean eta erretiro aurreratuan. Medikuen sindikatuek mobilizazioei eutsi diete, Osasun Ministerioarekin biltzeko zain.