Furgoneta baten gidaria hil da trenak aurretik eramanda, Kuartangon
Istripuaren ondorioz, Bilbo-Miranda Ebro lineako zirkulazioa eten dute, eta garraiobide alternatiboa eskaini diete erabiltzaileei.
Istripuaren ondorioz, Bilbo-Miranda Ebro lineako zirkulazioa eten dute, eta garraiobide alternatiboa eskaini diete erabiltzaileei.
Jon Insausti alkateak adierazi duenez, hondartza denboraldia lehenago hasi behar den aztertuko da, edo agian zerbitzu zehatz batzuk, gune puntual batzuetan, baina hori datorren urteko aurrekontuen araberakoa izango dela azpimarratu du. Halaber, seinaletika indartzearen eta megafonia zerbitzuak lehenago aktibatzearen alde agertu da, Saguesen, esaterako, "arriskutsuak izan daitezkeen korronte konplikatuak" daudelako.
Bingen Zupiriak Ertzaintzaren jarduna defendatu du Loiuko aireportuan Global Sumud flotillako kideekin izandako istiluetan, eta adierazi du oraindik ere badirela poliziaren figura ukatzen duten herritarrak. Halaber, gogorarazi du Ertzaintzako kideek ETAren terrorismoa eta kale indarkeria jasan zituztela, eta "gaur egun ere iragan horren arrastoak" gizartearen zati batean mantentzen direla.
Eusko Jaurlaritzak baso sute arriskuagatik ere abisu horia ezarriko du, tenperatura altuei hegoaldeko haizea gehitu beharko zaielako.
Enhanced Gamesek, substantzia debekatuak erabiltzea baimentzen zuen kirol-esperimentu polemikoak, kale egin du. Kristian Gkolomeev igerilariak lehiaketaren errekor bakarra lortu du: milioi bat dolar irabazi du, baina bere errekorra ez da ofiziala izango. 42 parte-hartzaileetatik 38k dopatzeko substantziak erabili zituzten: % 91k testosterona eta % 71k giza hazkundearen hormona. Dopinaren Aurkako Munduko Agentziak eta federazioek atleten osasunerako arriskuaz ohartarazi dute.
Plus Ultra auzia ikertzen ari den Jose Luis Calama epaileari Auzitegi Nazionalean deklarazioa atzeratzea eskatu dio Espainiako Gobernuko presidente ohiak. Ekainaren 2rako deitua zuen Calamak Zapatero.
Zinemagile eta Hegoafrikako LGTBIQ+ eskubideen aldeko borrokalariak ekainaren 22an jasoko du LGTBIQ+ Zinema eta Arte Eszenikoen Bilboko Jaialdiaren garaikurra, inaugurazio galan.
Larrialdi zerbitzuek goizeko 10:30ak pasatxoan jaso dute abisua. Hondartzan zeuden hainbat herritarrek atera dute gizonezkoa uretatik, baina erreskate taldeek ezin izan dute ezer egin, bizirik eusteko.
Epaile instruktoreak ikertuei —Begoña Gomez, Cristina Alvarez eta Juan Carlos Barrabes—ohartarazi die epaitegira agertu beharko dutela eta saio horretan kautelazko neurriak hartu daitezkeela.
Ingelesez hasitako agerraldi batean, Segurtasun sailburuak onartu du Ertzaintzak Loiuko aireportuan izan zuen jokabidea "ez zela gertatu behar", eta barkamena eskatu du nazioartean eragina izan zuten gertakari batzuengatik. Segurtasun Sailak barne ikerketa abiatu du indarraren erabilera proportzionala izan ote zen argitzeko.