Musika
BIMEk musika arloko ehunka profesional bildu, eta 70 kontzertu eskainiko ditu Bilbon
Honela trebatzen dira kantu klasikoko belaunaldi berriak Donostiako Musikene zentroan
Latzen taldearen "Laztana" kantuak 30 urte bete ditu
Alejandro Espinosa, pianoen doinua zaintzen duen profesionala
30 urte baino gehiagoko esperientzia eta Bruce Springsteen edo Diana Krall bezalako artistekin lan egitera eraman duen ibilbidea. Alejandro Espinosa Euskal Herrian zehar dabil agertoki handietatik musika eskola eta partikularretaraino.
BIMEk musika arloko ehunka profesional bildu, eta 70 kontzertu eskainiko ditu Bilbon
Musika topaketak bi aurpegi ditu: BIME Pro, musika profesionalei zuzendutako jardunaldiak, eta BIME Live, 70 kontzertuko programazioa hiriko aretoetan eta kalean.
Honela trebatzen dira kantu klasikoko belaunaldi berriak Donostiako Musikene zentroan
Talentu handiko gazteak dira, eta guztiek amets bera dute: egunen batean operako agertoki handietan abestea. Ikasgelak, entseguak eta ilusio bera partekatzen dituzte. Musika klasikoa dute pasio, baina ikasgelatik kanpo, bestelako musika ere entzuten dute.
Latzen taldearen "Laztana" kantuak 30 urte bete ditu
Badira barru-barruraino iristen diren kantuak, eta Latzen taldearen “Laztana” horietako bat da. Talde oñatiarraren lehen diskoak 30 urte bete ditu, eta hori dela eta, estudiora itzuli dira, bere garaian hainbeste lagunen bihotzera iritsi zen kantuaren bertsio berri bat grabatzera.
Exkixuren bideoklip berria: “Amaiur” (2026)
Itzulera honetan, Exkixuk “Amaiur” Gaua heldu orduko diskoko (1995) kantu klasikoa grabatu du berriz. Alex Sardui abeslariak Ekain Alzola baxu-jotzailea (Gatibu), Beñat Serna gitarrista eta Jon Fresko bateria-jotzailea (Ken Zazpi), Iñigo Ibarretxe albokaria eta Jon Eguskiza trikitilaria ditu alboan.
Jose Alberto Batiz musika ekoizle jardun da, eta grabazioaz Iñigo Etxebarrieta arduratu da. Bideokliparen protagonista Miren Arrien Ladislao gernikarra da, Amaiurren larruan.
Exkixu taldea itzuli da
Igor Arzuaga musikaria zendu da
Nøgen taldeak azken diskoa eta agur bira iragarri ditu
The National taldea Kursaalen izan da gonbidatu askorekin batera
Aaronek eta Bryce Dessnerrek Euskal Herria aukeratu dute asteburu oso batez euren 50. urtebetetzea ospatzeko. Musika festa handi bat, gonbidatu zerrenda luze batekin, Donostian amaituko dena.
The National taldeak Donostian emango duen kontzertuaren xehetasunak kontatu dizkigu
Aaron eta Bryce Dessner bikiak, The National taldearen sortzaileak, euren 50. urtebetetzea ospatzeko kontzertu esklusibo bat eskainiko dute Donostian, munduko kontzertu bakarra aurten. Ospakizun honen prestakuntzak Bryce Dessner eta Eñaut Elorrieta bildu dituzte entseguetan.
Arde Bogota taldeak San Mamesen joko du ekainaren 12an
"Cómo construir un recuerdo" Murtziar taldearen bira Bilboko estadiora iritsiko da. Sarrerak urriaren 22an jarriko dituzte salgai.
BIMEk 70 kontzertu eta Alaska, Luz Casal, Rafa Sardina eta beste profesional batzuekiko topaketak eskainiko ditu
Musika topaketak doako kontzertuak, aretoetan zein kalean (urriaren 30ean, Alcalá Nortek, Sedientos de Cumbiak eta Jimena Amarillok Uribitarten joko dute), eta jardunaldi profesionalak uztartuko ditu.
Delinqüentes, Cervatana eta Tremenda Jauria En Vivo jaialdian arituko dira, Iruñean
Jaialdia ekainaren 4an eta 5ean izango da, Nafarroako hiriburuko Ziutadelan. Larunbaterako, gaur iragarritako hiru taldeek joko duten egunerako, sarrerak eta bonuak ostiralean jarriko dituzte salgai.
ABAO Bilbao Operak "La traviata" lanarekin abiatuko du 75. denboraldia
ABAO Bilbao Operak urriaren 17an egingo du denboraldi honetako lehen emanaldia; La traviata izango da, 1953ko abenduan bere jarduera lirikoari hasiera eman zion lan berbera. Jessica Pratt sopranoa eta Javier Camarena tenorra izango dira protagonistak, eta Euskalduna jauregian taularatuko da urriaren 17an, 20an, 23an eta 26an.
“Arriagaren aterkia” lanak bidaia bat eskainiko du, ehun ahotsek gidatuta
Bilboko Koral Elkarteko ehun kantarik jarriko diote ahotsa, Ane Pikazaren zuzendaritza eszeniko eta Aitor Biainen zuzendaritza musikalarekin, Nerea Alberdik eta Aitor Etxebarriak konposatutako musikari.
Korrontzik 80 dantza talde batuko ditu otsailean BECen
"Korrontzi. Mundua dantzan" ikuskizuna otsailaren 13an izango da Bizkaia Arenan. Sarrerak salgai daude dagoeneko, eta EITBk ikuskizuna grabatuko du.
Azkena Rock Festivalek Patti Smith, Bad Religion, Marilyn Manson, Slash eta Wilcoren eskutik ospatuko du 25. urteurrena
Gasteizko rock jaialdiak 25. edizioaren kartel osoa aurkeztu du eguerdian Arabako hiriburuan. Ekainaren 17, 18 eta 19an izango da, Mendizabalan, eta sarrerak salgai daude.
Lau artistak Ed Sheeranen bira utzi dute Macklemoreri elkartasuna adierazteko
Aaron Rowe, Beoga, Lukas Graham eta Finneas dira. Ed Sheeranek gertatutakoari buruz hitz egin du lehen aldiz, eta adierazi du raperoa baztertzea ez zela bere erabakia izan eta Palestinako gatazkan "bi aldeetan eragindako sufrimendu eta mina" gaitzesten duela.
Macklemore rap abeslaria Ed Sheeranen biratik kanporatu dute Palestinaren aldeko aldarriak egiteagatik
Rap kantariak salatu duenez, Robert Kraft diruduna, New England Patriots taldearen jabea, da errudunetako bat; izan ere, kontzertuak izan behar ziren estadioetako jabeen artean babesa lortzea leporatu dio, estadio horietan Macklemorek ez jotzeko presioa egin zezaten.
Erramun Martikorenak "Atzar Gaiten" diskoa aurkeztu du Baigorrin
"Atzar gaiten" bere azken albumeko abestiak kantatzen entzun dugu igande honetan Erramun Martikorena Baigorrin Osasun arazoak dituen arren, 83 urterekin pozik agertzen da beti taula gainean. Ia mende erdiz, Euskal Herri osoan ibili da, baita Estatu Batuetan ere. Garai batean 35 kantaldi eskaini ohi zituen urtero, baina orain askoz gutxiago. Horregatik publikoak ez du huts egiten bere emanaldietan.