EAJ eta Unidos Podemos berdintuta eserleku-kopuruan hauteskundeetan
Euskal Irrati Telebistak EiTB Focus' galdeketa publikoaren bigarren atalaren emaitzak kaleratu zituen joan den astean, Gizaker inkesta-etxeak EiTBko albistegi zerbitzuetarako egindako ikerketarenak, hain zuzen.
Maiatzaren 19an, ostegunez, kaleratu zen lehen atala, ekainaren 26an egingo diren hauteskunde orokorren ingurukoa. Espainiako hauteskundeei begirako boto-asmoa kontuan hartuta, Unidos Podemos koalizio eratu berriak (Podemos eta Ezker Batua alderdien artean adostutako itunetik sortutako koalizioa) lortuko lituzke boto gehien EAEn; bigarrenak, EAJk, baino % 3,4 gehiago. Hala ere, eserleku-kopuruan berdinduta egongo lirateke koalizioa eta EAJ, biek seina ordezkari eskuratuko bailituzkete. PSE-EEk, EH Bilduk eta PPk 2na eserleku eskuratuko lituzkete.
Unidos Podemosek botoen % 28,8 jasoko lituzke EAEn; horrela, abenduko hauteskundeetan bi alderdiak batera aurkeztu izan balira eskuratuko zuketen antzeko emaitza (% 29,2) lortuko lukete. EAJk, bere aldetik, botoen % 25,4 bereganatuko lituzke, duela lau hilabete baino 0,5 puntu gehiago. EH Bildu hirugarren izango litzateke, boto-emaileen % 15,5ek (+ % 0,3) egingo bailukete koalizio abertzalearen alde. Ondoren, PSE-EE (% 13,1) geratuko litzateke; apur bat egingo luke behera, eta eserleku bat gal lezake. Jarraian, PPk botoen % 10,5 eskuratuko lituzke, puntu bat baino gehiago (% 1,2) galduta, eta azkena (botoen % 4,5) Ciudadanos litzateke, igoera txiki bat lortuta.

Bigarren atala, EAEko hauteskundeei dagokiona, maiatzaren 20an argitaratu zuen EiTB taldeak. Makroinkestaren arabera, EAJk irabaziko lituzke udazkenean egingo diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak, eta EH Bildu izango litzateke bigarren, Unidos Podemos koalizioaren gainetik, maiatzeko 'EiTB Focus' makroinkestaren arabera.
Hain zuzen, EAJk 27 legebiltzarkide lortuko lituzke (duela lau urte eskuratutako berberak); EH Bilduk, 16 (5 gutxiago); Unidos Podemosek, 15; PSE-EEk, 9 (7 gutxiago); PPk, 7 (3 gutxiago); eta Ciudadanosek, bat.

Ekonomia izan du ardatz 'EiTB Focus'en bigarren atal honetako hirugarren atalak, maiatzaren 21ean kaleratutakoak, alegia. EAEko bizi-kalitateaz galdetuta, galdetutakoek uste dute Euskadin Espainian baino hobeto bizi direla, baino Europan baino okerrago. Izan ere, inkesta erantzun dutenen % 82,4k uste dute Euskadiko bizi-kalitatea Espainiakoa baino hobea dela; baina Europakoa baino okerragoa galdetutakoen % 40,6ren arabera.

Fitxa teknikoa
Inkesta EAEn egin da, 1.200 lagunen artean (laurehun, lurralde bakoitzeko), % 95eko konfiantza-mailarekin.
Ikerketari dagokionez, 2016ko maiatzaren 11ren eta 12aren artean egindako lana izan da, telefono bidezko elkarrizketen bidez.
Ildo horretan, analisi kuantitatiboa erabili dute ikerketa egiteko, telefono bidezko elkarrizketen teknikarekin.
Inkesten % 23,4 euskaraz egin dira, eta gainerako % 76,6a gaztelaniaz. Inkestaren batez besteko iraupena 11 minutukoa izan da.
Zure interesekoa izan daiteke
Lehen sektoreari eta Arabako Errioxari babesa agertu diete alderdiek
EH Bilduk sektorearen eta erakundeen artean "partekatutako" estrategia baten alde egin du. PSE-EEren aburuz, "Arabako Errioxa klima aldaketaren aurrean babesteko fronte bat" eratu behar da. PPk uste du landa eremua "abandonatuta" dagoela, eta egoera aldatzeko ekimenak agindu ditu.
Faxismoaren aurkako manifestazio jendetsua Donostian
Ernaik milaka lagun bildu ditu Gipuzkoako hiriburuan 'Euskal Herria irabaztera' lelopean
Rego ministroak erantzukizuna eskatu die autonomia erkidegoei adingabe migratzaileak Ceutatik penintsulara eramateko
Gazteria eta Haurtzaro ministroak azaldu duenez, 2.100 haur migratzaile daude hirian. Asko "oso egoera gogorretatik" ihesean iritsi dira bertara, besteak beste, "sexu-indarkeriatik edo derrigorrezko ezkontzetatik".
Manifestazioa Itsasun, Iparretarrak taldeko kide baten omenezko murala ezabatzeko aginduaren kontra
Frantziako Gobernuko ordezkariak Iparretarrak talde armatuko kide ohi baten murala ezabatzeko agindua eman ostean, gaur Itsasun, Lapurdin, ehunka lagun kalera atera dira erabaki hori gogor kritikatzeko. Ez dago argi Udalak noiz ezabatuko duen Txomin Olhagaray Iparretarrak taldeko kidea irudikatzen duen margoa. Manifestariek adierazi dute artelan bat baino ez dela eta noizbait liburuak ere erreko ote dituzten galdetu dute.
Irene Monterok primario ireki batzuetara aurkeztuko du bere burua Podemosen hautagaia izateko hauteskunde orokorretan
Ministro ohiak ezker alternatiboa gidatu nahi du, Sumar, IU, Mas Madrid eta Comunsek osatutako koalizioak oraindik hautagairik ez duen testuinguruan.
Javier de Andres Euskadiko PPko presidenteak Eusko Jaurlaritzaren espetxe politika kritikatu du
Euskadiko PPko presidente Javier de Andresek Alderdi Popularreko Belaunaldi Berriek antolatutako jardunaldi baten amaieran parte hartu du larunbat honetan, Bilbon. Bertan, Eusko Jaurlaritzaren espetxe politika kritikatu du, eta Henri Parot ETAko buruzagi ohiari hirugarren gradua eman izana aurpegiratu dio.
Eneko Andueza, PSE-EE: "Goazen lehentasun sozialetara"
Euskadiko sozialisten burua Abantoko Burdin Jaian egon da, eta adierazpenak egin ditu bertan bildutako kazetarien aurrean. Lehentasun identitarioen gainetik, bere alderdiak lehentasun sozialak lehenetsiko dituela azaldu du.
Tropa frankistek Errenteria okupatu zutela 90 urte bete direla eta, ekitaldia egin du Udalak
1936ko irailaren 13an sartu ziren indarrez Beorlegi koronelaren tropak. Gertakariok eta ondoren jazotako sarraskia gogoan, lore eskaintza eta minutu bateko isilunea egin dute gaur, Udalak antolatuta.
Richar Vaquero: "Ezkerraren batasunaren alde lan egiten jarraituko dugu"
Richar Vaquero Podemos Euskadiko koordinatzaile nagusiak larunbat honetan abiatu du alderdiaren Herritarren Kontseilu Autonomikoaren urte politiko berria. Lehenengo bileran adierazi duenez, Podemosek "euskal errealitatea batu, ilusioa piztu eta eraldatzeko gai izango den blokea eraiki" nahi du.
Donostiako EAJk etxebizitza eskaintza areagotzea eta turismo eredu "ordenatu eta jasangarria" sustatzea jarri du jomugan
Martxotik uztailera bitartean, elkarrizketa eta gogoeta saioa egin dute jeltzaleek 500 gizarte eragilerekin, eta 200 ekarpenetik gora jaso dituzte, 11 erronka sektorialetan bilduta. Jon Insausti alkateak ekimenaren garrantzia azpimarratu du: "Entzutea ez da jendeak zer pentsatzen duen galdetzea. Entzutea da prest egotea beste begirada batzuk onartzeko".