EiTB Focus
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Elkarrekin Ahal Duguk irabaziko lituzke hauteskunde orokorrak Euskadin

EiTBren makroinkestaren hirugarren atalaren arabera, koalizioak zazpi eserleku eta botoen ia % 30 lortuko lituzke. EAJk bospasei ordezkari eskuratuko lituzke.
Iragarkia
MAM-eko argazkia: eitb-focus-gaur-egun_
18:00 - 20:00
Hauteskunde Orokorrak Elkarrekin-Ahal Duguk irabaziko lituzke EAEn

Elkarrekin Ahal Dugu koalizioak, Podemos-Ahal Dugu eta Ezker Batua alderdien artean adostutako itunetik sortutako koalizioak, irabaziko lituzke Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) ekainaren 26an egingo diren Espainiako hauteskunde orokorrak, EiTB Focus makroinkestak jasotako datuak beteko balira. Gainera, boto zein eserleku kopuruan gailenduko litzateke, bozen % 29,8 eta zazpi ordezkari eskuratuta.

Gizaker enpresak EiTBrentzat egindako inkestak ekainaren 26ko hauteskundeetarako boto asmoari buruz galdetu die herritarrei. Bigarren atalean ez bezala, oraingoan ezkerreko koalizioa gailenduko litzatekeela aurreikusi du inkestak; aurrekoan, EAJrekin berdinketa aurreikusi zuen eserleku kopuruan. Hala, Elkarrekin Ahal Duguk zazpi ordezkari lortuko lituzke. EAJk, bestalde, bospasei eserleku eskuratuko lituzke, botoen % 25,4 erdietsita.

Boto asmoa EAEn

EITBFOCUS-BOTO-ASMOA-EAEN-2016-06-16

Hirugarren EiTB Focus honen arabera, Elkarrekin Ahal Duguk eskuratuko luke babes gehien: bozen % 29,8. EAJ bigarren indarra izango litzateke, botoen % 25,4 jasota. Alde handiagora, hirugarren postuan, EH Bildu egongo litzateke, botoen % 15,4 eskuratuta.

PSE-EEk apur bat gora egingo luke, eta bozen % 13,4 lortuko lituzke. Alderdi Popularra, ordea, pixka bat jaitsiko litzateke, % 10,4 erdietsita. Ciudadanosen beherakada txikia ere aurreikusi du EiTB Focusek (bozen % 4,1 eskurako lituzke).

Eserlekuen estimazioa

Eserleku kopuruari erreparatuta, Elkarrekin Ahal Dugu koalizioak zazpi ordezkari lortuko lituzke ekainean (Ahal Dugu bakarrik aurkeztu zenean, bost eskuratu zituen), aurreko EiTB Focus inkestak emandakoa baino bat gehiago. EAJk bermatuta izango lituzke bost aulkiak, baina abenduaren 20ko hauteskundeetan lortutako seiak ere erdiesteko aukera aipatu du inkestak, PPk Bizkaian duenaren kaltean. Talde parlamentario propioa edukiko lukeen euskal alderdi bakarra izango litzateke, honenbestez, Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ).

EH Bilduk 2015eko hauteskundeetan erdietsitako bi ordezkariei eutsiko lieke. Sozialistek, berriz, Araban zuten eserlekua galtzeko arriskua lukete, hiru ordezkaritik bira pasatuta. Alderdi Popularrak ere kolokan izango luke Bizkaiko eserlekua (2tik 1era jaitsiko litzateke, aurreikuspenak betetzen badira). Ciudadanosek, berriz, ez luke ordezkaritzarik erdietsiko.

EITBFOCUS-ESERLEKUEN-ESTIMAZIOA-EUSKADIN-2016-06-16

Eserleku estimazioa Araban

Lurraldeka, aise irabaziko luke Elkarrekin Ahal Duguk Araban. Bi eserleku lortuko lituzke (Ahal Dugu bakarrik aurkeztu zenean, bakarra lortu zuen), botoen % 32,2rekin. Alderdi Popularrak eta EAJk ordezkari bana erdietsiko lituzkete (bozen % 17,9 eta % 16,1, hurrenez hurren), eta PSE-EEk berea galduko luke (botoen % 13,1). EH Bilduk eta Ciudadanosek botoen % 12 eta % 7,4 lortuko lituzkete, hurrenez hurren.

EITBFOCUS-ESERLEKUEN-ESTIMAZIOA-ARABA-2016-06-16

Eserleku estimazioa Bizkaian

Bizkaian ere, koalizioa ezkertiarra gailenduko litzateke, botoen % 30,1 eta hiru eserleku lortuta (Iglesiasen alderdiak bi eskuratu zituen abenduaren 20an). EAJk bi ordezkari bermatuta izango lituzke (botoen % 28,6), eta hirugarrena ere lortu ahalko luke PPren kaltean (% 9,7). PSE-EEk (% 13,3) eta EH Bilduk (% 12,7) eserleku bana erdietsiko lukete.

EITBFOCUS-ESERLEKUEN-ESTIMAZIOA-BIZKAIAN-2016-06-16

Eserleku estimazioa Gipuzkoan

Gipuzkoan, inkestak ez du aldaketarik aurreikusi. Elkarrekin Ahal Duguk eta EAJk bina ordezkari eskuratuko lituzkete, baina koalizioak aurrea hartuko lieke jeltzaleei boto kopuruari dagokionez (botoen % 28,2 eta % 24, hurrenez hurren). EH Bilduk (% 21,7) eta PSE-EEk (% 13,7) eserleku bana lortuko lukete. PPk (% 8,2) eta Ciudadanosek (% 3,3) ez lukete ordezkaritzarik erdietsiko lurralde honetan.

EITBFOCUS-ESERLEKUEN-ESTIMAZIOA-GIPUZKOAN-2016-06-16

Boto asmoaren bilakaera EiTB Focusen

EITBFOCUS-BILAKAERA-2016-06-16

Hauteskunde orokorren inguruko gainerako emaitzak (balizko itunak edota Espainiako presidentea) goizean aurreratu dituzte eitb.eus-en, Euskadi Irratia, Radio Euskadi eta Radio Vitoria irratietan, eta ETB1eko "Egun On Euskadi" albistegian.

Hautagaien balorazioa

EAEko zerrendaburuei dagokienez, gainditu duen hautagai bakarra Aitor Esteban (EAJ) da; Marian Beitialarrangoitia atzean duela, ia bost puntu jasota. Ondoren, Patxi Lopez, Eduardo Maura eta Alfonso Alonso.

Espainiako lider politikoen balorazioa

Gobernu berriak zein arazori eman beharko lioke lehentasuna?

Fitxa teknikoa

EiTB Focus Gizaker enpresak EiTBrentzat egindako ikerketa soziologikoa da. 1.200 pertsonari (400 Araban, 400 Bizkaian eta 400 Gipuzkoan) telefonoz galdetuta eginda dago, % 95eko konfiantza mailarekin.

Lagina zoriz hautatu dute, eta lurralde historikoa, udalerria eta generoa kontuan hartuta sortu dute.

Inkesten % 23,1 euskaraz egin dituzte, eta gainerakoak (% 76,9), aldiz, gaztelaniaz.

Emaitzak herrien tamainaren arabera haztatu dituzte.

Inkestak ekainaren 8an eta 9an egin zituzten. Elkarrizketek, batez beste, 8 minutu eta 7 segundo iraun zuten. Luzeena 21 minutukoa izan zen, eta laburrena, berriz, 5 minutukoa.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa Itsasun, Iparretarrak taldeko kide baten omenezko murala ezabatzeko aginduaren kontra

Frantziako Gobernuko ordezkariak Iparretarrak talde armatuko kide ohi baten murala ezabatzeko agindua eman ostean, gaur Itsasun, Lapurdin, ehunka lagun kalera atera dira erabaki hori gogor kritikatzeko. Ez dago argi Udalak noiz ezabatuko duen Txomin Olhagaray Iparretarrak taldeko kidea irudikatzen duen margoa. Manifestariek adierazi dute artelan bat baino ez dela eta noizbait liburuak ere erreko ote dituzten galdetu dute.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Donostiako EAJk etxebizitza eskaintza areagotzea eta turismo eredu "ordenatu eta jasangarria" sustatzea jarri du jomugan

Martxotik uztailera bitartean, elkarrizketa eta gogoeta saioa egin dute jeltzaleek 500 gizarte eragilerekin, eta 200 ekarpenetik gora jaso dituzte, 11 erronka sektorialetan bilduta. Jon Insausti alkateak ekimenaren garrantzia azpimarratu du: "Entzutea ez da jendeak zer pentsatzen duen galdetzea. Entzutea da prest egotea beste begirada batzuk onartzeko".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X