A10eko emaitzak Espainiarentzat negatiboak direla uste dute euskal herritarren % 77k
Euskal hautesleen % 77k uste dute azaroaren 10eko hauteskunde orokorretako emaitzak negatiboak direla Espainiarentzat. Apirilaren 28ko hauteskundeetako emaitzekin alderatuta, herritarrek iritziz aldatu dutela erakusten du datu horrek, orduan % 81ek uste baitzuten onak zirela.
A10eko hauteskundeak PSOEk irabazi zituen berriro, baina hiru diputatu gutxiagorekin. Unidas Podemosek eta, batez ere, Ciudadanosek ere ordezkariak galdu zituzten. PPk, berriz, apirilean galdutako babesa berreskuratu zuen, eta Voxek 52 eserleku lortu zituen.
Apirilaren 28ko hauteskundeetako emaitzen ondoren egindako balorazioan, euskal herritarren % 81ek uste zuten emaitzak positiboak zirela, eta % 7k baino ez zituzten negatibotzat jo, orain ez bezala; izan ere, % 18k soilik uste dute positiboak direla, eta % 77k negatibotzat jo dituzte.
Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) emaitzei dagokienez, ordea, hautesle gehienek (% 86) positibotzat jo dituzte, apirilekoaren antzekoa (% 89).
Eusko Jaurlaritzak ostiral honetan zabaldutako Soziometroaren ondorioetako batzuk dira horiek. Horretarako, 750 hautesle elkarrizketatu zituzten astelehenean eta asteartean telefono bidez (200 Araban, 300 Bizkaian eta 250 Gipuzkoan).
Testuinguru horretan, herritarren % 57k esan dute hauteskundeen aurretik zabaldutako inkesten berri izan zutela, baina gehienek (% 78k) diote inkesta horien emaitzek ez zutela eraginik izan igandean emandako botoan.
Oro har, botoa erabakitzeko orduan eragina izan duten gai nagusiak honako hauek izan dira: Euskadirekin lotutako gaiak (% 46), Espainiari buruzkoak (% 32) edo biak (% 16). Gainera, hamar euskal herritarretatik lauk aitortu dute hauteskundeak errepikatu izanak eragin handia edo dezente izan duela botoa emateko orduan.
Halaber, inkestatuen % 80k hauteskunde-kanpaina hasi aurretik (oraingoan astebete baino ez du iraun), erabakita zuten botoa ematera joatea, % 10ek kanpainan zehar erabaki zuten, % 2k hausnarketa-egunean eta % 7k azaroaren 10ean bertan.
Abstenitzeko erabakiari dagokionez, % 61ek aldez aurretik pentsatuta zuten, % 14k kanpainan zehar erabaki zuten eta % 18k hauteskundeak izan ziren egunean bertan. Botoa ez emateko arrazoi nagusia politikariekin "desengainu sentimendua" izan zen (kasuen % 44).
Boto-emaileen % 59k konbentzituta eman zuten botoa, % 11k zalantzekin eta % 29k "aukera txarren artean onena zelako" (apirilean % 17k).
Soziometroaren arabera, botorik eman ez zutenen artean, %19k bakarrik diote, emaitzak ikusita, nahiago luketela botoa ematera joan izan balira.
Eusko Jaurlaritzaren inkesta horrek, datorren urteko EAEko hauteskundeei buruzko atal labur bat jasotzen du: herritarren % 41ek EAJk irabaztea nahi dute,% 11k EH Bilduk,% 6k Elkarrekin Podemosek eta % 6k PSE-EEk.
Zure interesekoa izan daiteke
Ertzaintzak ikerketa abiatu du gazte batzuek Felipe VI .a erregearen irudi bati burua moztu ziotela eta
Gertakariak igandean jazo ziren, Ernaik faxismoaren kontra deitutako martxan. Donostiako alkateak eta Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak ekintzok gaitzetsi dituzte.
Anduezak, estatutu berriaz: "Adostu beharrekoa Konstituzioaren barruan egongo da"
Halaber, jeltzaleei beste abisu bat ere helarazi die: EH Bildurekin hizkuntza eskakizunen inguruan akordioa sinatzea "oso larria" izan zela eta halako "leialtasuna eza" ezin dela errepikatu esan die.
PSOEk irabaziko lituzke hauteskunde orokorrak CIS inkestaren arabera, Ceutako krisiaren ostean bi puntu jaitsi arren
Iraileko CIS inkestak aurreikusi du PSOEk botoen % 31 lortuko lukeela, PPk % 25,5 eta Voxek % 16,6. Alderdi Popularrak lau hamarren egingo luke behera; ultraeskuinak, berriz, 1,3 puntu gora. Halaber, EH Bildu EAJren aurretik geldituko litzateke, hurrenez hurren, botoen % 1,3 eta 0,7 lortuta.
Chivitek agerraldia egingo du asteazkenean Nafarroako Parlamentuan, Belateko obren geldialdia dela eta
Legebiltzarreko Mahaiak premiazko bilkura finkatu du oposizioko hainbat taldek eskatuta, lanak erabat geldirik daudela eta 8,5 milioiko gainkostuaren ordainketa juridikoki blokeatuta dagoela.
Donostiak lore eskaintza batekin omendu ditu frankismoaren biktimak Memoria Historikoaren Egunean
Jon Insausti alkateak ekitaldian azpimarratu du "Donostia erreferentea da memoria demokratikoan", eta berretsi du gerraren eta diktaduraren ondorioz indarkeria, errepresioa eta erbestea jasan zutenei errekonozimendua eta ordaina emateko konpromisoa dutela.
Segurtasunaren gaineko azterketa sakona aldarrikatu du Diez Antxustegik, alarmismoetatik aldenduz
ETB1eko "Egun on Euskadi" saioan egin dioten elkarrizketan, Joseba Diez Antxustegi EAJren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak adierazi duenez, beharrezkoa da EAJk eta PSEk eskatutako batzar monografikoa egitea.
Lander Martinez: "Egia da aurrekontuak aurkeztu egin behar direla, eta gu horretan tinko egongo gara"
Sumarreko diputatuak Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan nabarmendu du PSOEri beren eskariak mahai gainean jartzeko lanean ari direla. "Aurrekontuak aurrera joaten ez badira, pentsatu beharko dugu zer egin, baina aurrera ateratzen ditugun gauzekin uztailera arte heltzeko moduan gaude", adierazi du.
Pradalesek "erantzukizuna" eskatuko die alderdiei ostegun honetan, nazioartean dagoen ziurgabetasunari aurre egiteko
Lehendakariak gatazka geopolitikoen, inflazioaren eta eraldaketa teknologikoaren testuinguruan kokatuko du politika orokorreko osoko bilkura, eta euskal eredua defendatuko du zerbitzu publikoak, ekonomia eta ongizatea indartzeko bide gisa.
Eusko Legebiltzarreko politika orokorreko osoko bilkura, zuzenean
09:30etatik aurrera, Eusko Legebiltzarrak ikasturte politikoari hasiera emateko osoko bilkura egingo du.
Albiste izango dira: lehendakaria ELArekin eta LABekin bilduko da, oposizioak irabazi du Suedian eta Euskal Zinemaren Galaren aurkezpena
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.