Euskal preso gehienek urrunduta eta lehen graduan jarraitzen dute
Euskal Herriko bake prozesua indartzeko Foro Sozialak euskal "preso politikoei ezartzen zaien espetxe politikaren Behatokia" jarriko du martxan.
Asteartean aurkeztuko dute egitasmoa, Bilbon egingo duten agerraldi batean, eta presoen egoerari buruzko azken txotenean jasotako datuak emango dituzte jakitera. "Espetxe politikan eman diren azken aurrerapausoen eta blokeoen" berri emango dutela iragarri du Foro Sozialak.
Erakunde horrek EiTBri aurreratu dionez, iazko abendutik EPPK kolektiboko 14 preso gutxiago daude; denera, 232 preso daude, eta horietatik 4 bakarrik daude Euskal Herriko espetxeetan. 191 Espainiako Estatuko kartzeletan ari dira zigorra betetzen eta 34 Frantziakoetan. Hiru euren etxeetan daude preso.
152 preso lehen graduan daude, 37 bigarrenean eta lau hirugarrenean ( bat, espetxealdi arinduan).
Bestalde, preso gehienak Euskal Herritik 400 kilometro baino gehiagora dauden espetxeetan daude: 13 etxetik 200 kilometro baino gutxiagora daude eta 27, 200-400 kilometrotara dauden kartzeletan.
COVID-19aren pandemiak ere, bete-betean eragin dio presoen egoerari, eta, besteak beste, irteera baimena zuten hainbat presok ezin izan dute baimen hori baliatu. EPPK koletiboko kideen kasuan, 9k dute kalera ateratzeko baimena, baina osasun krisia dela eta, hiruk ezin izan dute kanpora irten.
Foro Sozialaren azken txostenaren arabera, halaber, ekainaren 19tik lau preso gerturatu dira, hiru Euskal Herriko espetxeetara eta bat Arrasateko Aita Menni zentrora. Beste bost gerturatzeko plana mahai gainean badago ere, horiek ez dira horiek gauzatu.
Zure interesekoa izan daiteke
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak adierazi du CNIk ez zuela horren gaineko txostenik egin.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.