Aburto: "Asteazkenean Bilbo eremu gorrian sar liteke"
Juan Mari Aburto Bilboko alkateak Radio Euskadiko "Boulevard informativo" saioan egindako elkarrizketa batean iragarri duenez, Bizkaiko hiriburua asteazken honetan bertan sar daiteke eremu gorrian; hau da, koronabirusaren kutsatze handiko gune bihur daiteke.
Etxeratze-aginduaz haratago edo pandemia geldiarazteko murrizketak errespetatu gabe egindako bileren inguruan galdetuta, Aburtok esan du "pertsona batzuek ez dutela ulertzen zein den dugun egoera, eta jokabide horren aurrean, irmotasun poliziala eta bete beharreko neurriak daudela". Horren harira, Bilbon soilik 6.500 isun jarri dituztela ziurtatu du.
Bilbo astezkenean eremu gorrira sartuz gero, "udara arteko hobekuntza" espero du Bizkaiko hiriburuko alkateak.
Athletic
Athletic-ek Superkopan lortutako garaipenari buruz esan du, oso garrantzitsua dela jendearentzat, aldartea hobetze aldera, gisa honetako albisteak jasotzea"; izan ere, "askotan galdetu izan diet zinegotziei, ia noiz hasiko den albiste onen bolada", esan du Aburtok.
Hain zuzen ere, klub zuri-gorriari udaletxean egingo zaion harreraren harira, Aburtok azpimarratu du ez dela "zaleentzat zabalik" izango, eta Udaleko kide guztiak ere ez direla bertan izango", alkatearen arabera, "ekitaldi sinbolikoa" izango baita. Dena dela, jarraitzaileei gogorarazi die Internet bidez ere jarraitu ahal izango dela, mundu guztiak modu seguruan gozatzeko.
Ildo horretan, kaleko ospakizunak saihesteko deia egin du, eta Bilbon gaur gaua "eredugarria" izan dela aurreratu du; izan ere, etxeratze-aginduari muzin egin eta kalera irten direnen kargu-hartzeak gutxi izan dira.
Jatorrizko informazioa Radio Euskadik landu eta eitb.eus-ek itzuli du.
Zure interesekoa izan daiteke
PPk ez du baztertzen EAJ eta PSErekin zerga erreforma adostea
Sanchezek erantzunak eta neurriak eskatu dizkio Marokori, Ceutan muga-kontrolak huts egin zuelako
"Gogoak batzeko" deia egin du Sarek, presoen aldeko urtarrileko manifestazioa "azkena" izan dadin
Arabak trenbide sektorea berritzeko zentro teknologikoa izango du Laudion
Kataluniara itzultzeko aukera zabaldu dio Puigdemonti Auzitegi Konstituzionalak, bidegabeko erabilera delituari amnistia eman dio eta
Kongresuak behin betiko kendu dio prentsa-akreditazioa Vito Quilesi
Akordio zabalak aipatu bai, baina gero ezezkoa bozkatzea aurpegiratu dio Estebanek Otegiri