EITB Focus
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EH Bilduk lidergoa sendotu du Gipuzkoan

Koalizio subiranista lehen indarra izango da, eta gora egiten jarraitzen du. EAJ bigarren postura jaitsiko da, eta Gipuzkoan haziko da gehien PSE-EE. PPk bere ordezkariari eutsiko dio, eta ezker konfederalaren kasuan, Sumarrek soilik lortuko du ordezkari bat.
EITB Focus
EITB Focus

EH Bilduk lidergoa sendotuko du Gipuzkoan, eta lehen indar politikoa izango da apirilaren 21eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, EITB Focusen arabera. Koalizio subiranistak hazten jarraitzen du, eta botoen % 42,1 eta egun dituenak baino hiru eserleku gehiago lortuko ditu.

EAJ bigarren indarra izatera pasatuko da, eta sei puntu eta bi ordezkari galduko ditu. Botoen % 30,4 eta 8 eserleku lortuko ditu.

Gipuzkoa eskainuak eus Gipuzkoa eskainuak eus

Gipuzkoan haziko da gehien PSE-EE, eta ordezkari bat gehiago lortzeko aukera du, lau guztira.

PPk apur bat hobetuko ditu emaitzak. Botoen % 5,3 lortuko ditu, eta ordezkari bat izango du.

Ezker konfederalari dagokionez, Sumarrek solik lortuko du ordezkari bat, botoen % 5,3 eskuratuta.

Gipuzkoa tarta eus Gipuzkoa tarta eus

Metodologia

Bizitokia EAEn duten 1.800 pertsona elkarrizketatu dituzte EITB Focus inkesta egiteko (lurralde historiko bakoitzeko 600). Galdeketak apirilaren 5a eta 11 bitartean egin zituzten, telefonoz.

Datu, mikrodatu eta adierazle estatistiko guztiak Gardentasun atariko Open Data atalean izango dira kontsultagai.

Zure interesekoa izan daiteke

Europako Kontseilua Brusela
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Makroeskualde Atlantikoaren sorrerarako urratsak ematea eskatuko dute 27ek

Lehendakaritzan "baikor" daude baina "zuhurrak" izan nahi dute, "Euskadirentzat garrantzi handia duen" albiste hau baieztatu arte. Izan ere, Europar Batasuneko estatuburuak eta gobernuburuak Bruselan bilduta daude, urteko azken goi-bileran, gai nagusia Ukrainaren finantziazioa dutela. Hala ere, ondorioen zirriborroak beste puntu bat ere jasotzen du: Europako Batzordeari Makroeskualde Atlantikoa sortzea eskatuko diote.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X