EITB Focus
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Otxandianoren eta Pradalesen ezagutza hazi egin da, eta balorazio berdina lortu dute

EITB Focus inkestak lehendakarigaien ezagutzaren inguruan galdetu du, eta horien balorazioa ere eskatu du.
EITB Focus
EITB Focus

EITB Focus inkesta berriak apirilaren 21eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan lehendakari izateko hautagaien inguruan ere galdetu du. Martxoan argitaratutako inkestarekin alderatuta, bi alderdi nagusien bi hautagaien ezagutza hazi egin da, eta puntuazio berdina lortu dute.

Imanol Pradales eta Pello Otxandiano dira bosteko nota gainditzen duten bakarrak.

Lehendakari nor izatea nahi duten galdetuta, parean daude EH Bilduko hautagaia eta EAJkoa hautatu dutenak, Imanol Pradales zortzi hamarren aurretik geratu bada ere.

Lehendakarigaiak eus Lehendakarigaiak eus

Metodologia

Bizitokia EAEn duten 1.800 pertsona elkarrizketatu dituzte EITB Focus inkesta egiteko (lurralde historiko bakoitzeko 600). Galdeketak apirilaren 5a eta 11 bitartean egin zituzten, telefonoz.

Datu, mikrodatu eta adierazle estatistiko guztiak Gardentasun atariko Open Data atalean izango dira kontsultagai.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X