Ameriketako Estatu Batuak
Trumpen plana Gazan bakea lortzeko: bahituak askatzea, Hamas armagabetzea eta okupazioa uztea
Netanyahuk bat egin du Trumpek Gazarako duen planarekin, baina Hamasek onartzen ez badu "Israelek bere lana amaituko" duela gaineratu du
Netanyahuren hitzetan, Trump "Israelek Etxe Zurian inoiz izan duen lagunik handiena da", eta azpimarratu du Washingtonen planak bat egiten duela Gobernuak enklabearen aurkako erasoaldiari amaiera emateko ezarri zituen bost printzipioekin.
Trumpek Etxe Zurian hartu du Netanyahu, eta Gazan bakea lortzeko konfiantza agertu du: "Ziur nago"
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak aurreratu du Ekialde Hurbilean akordio berri bat lortzetik gertu dagoela, Gaza eta Zisjordaniarako plan batekin.
Irakeko gerrako beterano batek lau pertsona tiroz hil ditu Michiganeko eliza batean
Mezatan ehunka pertsona zeudela, soldadu ohiak tenpluaren kontra egin zuen, kotxez, eta tiroz hasi zen. Gero, su eman zion eraikinari. Poliziak tirokatzailea hil du, eta erasoa "indarkeria selektiboko ekintza" gisa ikertzen ari da.
Hildako bat eta bederatzi zauritu dira Michiganeko eliza batean izandako tiroketa batean
Hildako bat eta bederatzi zauritu dira Grand Blanceko eliza batean (Michigan), tiroketa baten ondorioz, eta sutea izan da elizan bertan. Tirogilea hil dute jada.
Portlanden protestei aurre egiteko tropak hedatu eta indarra erabiliko dutela iragarri du Trumpek
Horrela, Portland hiria eta Immigrazio eta Aduanen Kontrolerako Zerbitzuaren (ICE) atxiloketa-zentroa "babestu" nahi ditu AEBko presidenteak.
AEBk bisa kenduko dio Petrori, soldadu estatubatuarrei Trumpi desobeditzeko eskatu dielako
Kolonbiako presidenteak esan du erabakiak NBEren "immunitate arau guztiak" hausten dituela, eta egoitza New Yorken egotea ere kritikatu du.
Elon Musken eta Jeffrey Epstein pederastaren arteko harremana frogatzen duten dokumentuak kaleratu dituzte
Kongresista demokratek argitaratutako dokumentuen arabera, Elon Musk, Peter Thiel eta Steve Bannon "uharte batera" joateko aukeraz aritu ziren Epsteinekin.
Hamasek su-eten baterako "bermeak" eskatu dizkio Trumpi, Gazan bahituak askatzeko
Talde palestinarrak egindako proposamenak Gazan dauden 48 bahituetatik erdiak askatzea jasotzen du, 60 eguneko su-eten baten truke. AEBko presidenteak aste honetan jasoko du proposamen ofiziala.
Washington hiriburuan heriotza-zigorra berrezartzeko agindu exekutiboa sinatu du Donald Trumpek
Donald Trump AEBko presidenteak Washington hiriburuan heriotza-zigorra berrezartzeko eskatu dio Pam Bondi fiskal nagusiari, "aplikatu beharreko faktoreak" betetzen dituzten kasu guztietan. AEBko hiriburua astintzen ari den ustezko "kontrolik gabeko krimena"ri aurre egiteko neurri bat dela adierazi du Trumpek.
Trump: "Ez dut onartuko Israelek Zisjordania anexionatzea. Nahikoa da"
Nazioarteko Justizia Auzitegiak ebatzi zuen Zisjordaniaren okupazioa legez kanpokoa dela. Datorren astelehenean Trumpek Netanyahu hartuko du Etxe Zurian.
AEBko Justiziak "testigantza faltsua eta justizia oztopatzea" egotzi dio FBIko zuzendari ohiari, Trumpen presioen ostean
Ameriketako Estatu Batuetako Justiziak karguak aurkeztu ditu James Comey FBIko zuzendari ohiaren aurka, Russiagate auzia argitzeko prozesuan lekukotza faltsua ematea eta oztopoak jartzea egotzita.
Joe Bidenen argazkiaren ordez, boligrafo automatiko baten argazkia jarri dute Etxe Zurian inauguratu duten Presidenteen Ospearen Pasealekuan
Etxe Zuriak Presidenteen Ospearen Pasealekua inauguratu du, Bulego Obalaren kanpoaldean dagoen korridore batean. Bertan, Estatu Batuetako presidente guztien erretratuak daude, Joe Bidenena izan ezik. Agintari ohi demokrataren argazkiaren ordez, bere sinadura idazten ari den boligrafo automatiko baten argazkia eskegi dute.
Donald Trumpek NBEn botatakoek hautsak harrotu dituzte
AEBko presidenteak hitzaldi garratz-mina egin du New Yorkeko Nazio Batuen egoitzan. Besteak beste, NBE erakundearen beraren aurka egin du, klima aldaketa zalantzan jarri du eta "zazpi hilabetean zazpi gerrari" amaiera eman diela esan du.
NBEren egoitzako eskailera mekaniko bat Trumpen aurrean gelditu izana ikertuko du AEBko Zerbitzu Sekretuak
New Yorkeko Nazio Batuen egoitzako eskailera mekaniko batean ez aurrera ez atzera geratu ziren AEBko presidentea eta bere emaztea Melania Trump. NBEren arabera, AEBko ordezkaritzaren kide batek "konturatu gabe" segurtasun mekanismo bat aktibatu zuen eskaileraren goiko aldean. Etxe Zuriaren arabera, NBEko norbaitek eskailera mekanikoa itzali bazuen, "kaleratu beharko lukete"
Bueltan da Jimmy Kimmelen saioa, eta aurkezleak Trump kritikatu du "txantxak ez jasateagatik"
Jimmy Kimmelek Donald Trump AEBko presidentearen aurka egin du, programa bertan behera uzteagatik eta adierazpen askatasunaren aurka egin duelako: "Gure liderrak estatubatuarrek euren lanak galtzea ospatzen du, txantxak jasaten ez dituelako", esan du umoregileak hasierako bakarrizketan.
Palestinako Estatua onartzea Hamas "saritzea" dela bota du Trumpek
Dagoeneko 157 herrialdek aitortzen dute Palestinako Estatua, eta Nazio Batuen Erakundean gehiengo zabala dute, guztira 193 herrialde dira eta.
Parazetamola, haurdunaldia eta autismoa: ikerketa askok baztertzen duten korrelazioa
Zientzialarien esanetan, parazetamola beste edozein aukera baino hobea da haurdun dauden emakumeen mina arintzeko. Gainera, seme-alaba autistak dituzten familiak estigmatizatzeko arriskuaz ohartarazi dute, gurasoek eragin duten ustea zabal daitekeelako.
Jimmy Kimmelen programa bueltan da, Charlie Kirken hilketari buruzko iruzkinengatik bertan behera geratu ostean
"Jimmy Kimmel Live!" umorezko late night arrakastatsua ABC katera itzuliko da, saioa kendu izanak Ameriketako Estatu Batuetan sortutako polemikaren ostean.
Trumpek parazetamola autismoarekin lotu du, ebidentzia zientifikorik ez dagoen arren
Donald Trumpen Gobernuak lotura posible bat aurkitu omen du autismoaren eta haurdunaldian parazetamola kontsumitzearen artean. AEBko presidenteak Etxe Zurian iragarri du aurkikuntza, adituek teoria horren sendotasun zientifikoa zalantzan jartzen duten arren.