Barakaldo
2025/01/26 - 12:12
Sei edukiontzi erre eta lau ibilgailu kaltetu dituzte, Getxon
Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko. Barakaldon ere beste sute bat piztu da, eta bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte une batez.
2025/01/21 - 18:14
Bi gizon atxilotu dituzte Barakaldon, etxebizitza bat lapurtzetik ateratzean
Joan den astelehenean, 10:00ak aldera, Barakaldoko bizilagun batek Ertzaintzarekin hitz egin zuen, lapurretaren berri emateko. Ertzainak haren atarira sartu ziren, eta bi gizon aurkitu zituzten lehen solairuaren parean, eskaileretatik presaka jaisten.
2025/01/15 - 12:24
2.000 milioi euroko inpaktu metatuarekin egin du 20 urteko ibilbidea BEC erakustazokak
Bi hamarkadatan 3.200 ekitaldi eta 20 milioi bisitari jaso ditu BECek. Apirilean beteko dira dira 20 urte, Barakaldon erakustazoka martxan jarri zenetik.
2025/01/12 - 11:01
Barakaldoko gaztea seigarren solairutik istripuz erori ote zen ikertzen jarraitzen du Ertzaintzak
Done Bikendi auzoan, larunbateko 03:00etan, 20 bat urteko gizon bat hil da, seigarren pisuko etxebizitza batetik amilduta. Istripua izan dela uste du Ertzainzak, indarkeriazko gertakaria izan zitekeela baztertu gabe.
2025/01/11 - 22:07
Gizon gazte bat hil da Barakaldon, seigarren solairu batetik erorita
Done Bikendi auzoan gertatu da ezbeharra, 03:00etan. Ertzaintza heriotzaren nondik norakoak ikertzen ari da.
2025/01/10 - 20:49
Barakaldoko The Champions Burger jaialdiko langileek lan-abusuak salatu dituzte
Laneko Autodefentsa Sareak salatu duenez, "erakunde publikoek ez dute ezer egin hori saihesteko, eta zuritzen lagundu dute, egoera hori errazteko eragile gisa".
2025/01/07 - 21:14
Barakaldoko hilketaren ostean, indarkeria matxistaren protokoloak sakon berrikusteko eskatu dute
Argitan elkarteak elkarretaratzea deitu du hilketa matxista gaitzesteko, eta mugimendu feministak Hego Euskal Herriko hiriburu guztietara zabaldu ditu protestak.
2025/01/07 - 20:01
Elkarretaratzea Barakaldon, 84 urteko emakumearen hilketa matxista salatzeko
Barakaldokoaz gain, elkarretaratzeak izango dira Hegoaldeko hiriburuetan. Hilketa joan den ostiral arratsaldean gertatu zen, Barakaldoko Arrontegi auzoko etxebizitza batean. Biktimaren 63 urteko semea atxilotu eta espetxeratu egin dute hilketagatik.
2025/01/07 - 09:13
Albiste izango dira: Garraioa doan Araban 12 urtetik beherakoentzat, bilkura hilketa matxistaren aurka eta BSH
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/01/07 - 06:00
Elkarretaratzeak egingo dituzte gaur arratsaldean Barakaldon, 84 urteko emakumearen hilketa matxista salatzeko
Bizkaiko udalerrian 18:30ean egingo dute bilkura, Argitan zentro feministak deituta. Hego Euskal Herriko hiriburuetan ere elkarretaratzeak egingo dira, Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxaren ekimenez.
2025/01/05 - 19:26
Espetxera bidali dute Barakaldon ustez ama hiltzeagatik atxilotutako gizona
Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxa plataformak deituta, bost elkarretaratze egingo dira asteartean, urtarrilaren 7an, Hego Euskal Herrian, hilketa gaitzesteko.
2025/01/05 - 16:11
23 urteko gizonezko bat atxilotu dute Barakaldon, beste bati arma zuriz eraso egiteagatik
Biktimak ebaki sakona zuen ezkerreko eskuan, eta ustezko erasotzailea ertzain-etxera eraman dute, atxilotuta.
2025/01/05 - 09:56
''Hilketa honek erakutsi du harreman desberdinetara egokitzeko eta hedatzeko matxismoak duen gaitasuna''
Miren Elgarresta Emakundeko zuzendariaren hitzetan, Barakaldoko 84 urteko emakumearen hilketa "familiaren testuinguruan gertatutako indarkeria matxista" kasu bat izan da.
2025/01/04 - 20:27
Barakaldoko Udalak protesta egin du ostiraleko hilketa matxista irmoki gaitzesteko eta sumindura adierazteko
Barakaldoko Argitan Emakumeentzako Aholku Etxeak hilketa salatzeko elkarretaratzea deitu du astearte honetarako, urtarrilaren 7rako, 18:30ean, Bide Onera plazan.
2025/01/04 - 20:23
Dozenaka lagun bildu dira Barakaldon 84 urteko emakumearen hilketa matxista salatzeko
"Emakumeen aurkako indarkeriari ez" lelopean egin dute protesta Herriko Plazan, Udalak deituta. Besteak beste, Barakaldoko alkate Amaia del Campo eta Emakundeko zuzendari Miren Elgarresta izan dira bertan.
2025/01/04 - 12:13
Ertzaintzak Barakaldoko emakumearen hilketa ikertzen jarraitzen du
Biktimaren semea ertzain-etxera eraman dute, 84 urteko amaren hiltzailea delakoan.
2025/01/03 - 21:29
Gizon batek ustez ama hil du Barakaldon
Ertzaintzak atxilotu egin du gizonezkoa. Biktima 84 urtekoa zen.
2025/01/02 - 13:27
Berri Otxoak plataformak ikatza utzi du Barakaldoko Udalean, gizarte laguntzen murrizketengatik
Barakaldoko Berri Otxoak bazterketaren aurkako eta eskubide sozialen aldeko plataformako kideek, Errege Magoen mozorroa jantzita, ikatza utzi diote Barakaldoko udal gobernuari, etxebizitza- eta osasun-eskubideetan egindako murrizketengatik.
2024/12/17 - 23:25
Hiru pertsona zauritu dira, haizearen ondorioz Champions Burgerreko dekoratuaren zati bat gainera erorita
Zaurituetako bi bertan artatu dituzte, eta hirugarrena Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan dute. Ezbeharra gertatu eta minutu gutxira, antolatzaileek mezu bat argitaratu dute, ekitaldia bertan behera geratu dela jakinarazteko, eguraldiaren eraginez.
2024/12/10 - 12:10
Telefono kontratuekin eta gailu elektronikoen salmentarekin iruzurra egiten zuen gaizkile taldea desegin dute
Ertzaintzak eta Guardia Zibilak 12 pertsona atxilotu ditu Bizkaian eta Burgosen. Iruzurra egotzita, talde horren kontrako 50 salaketa baino gehiago jaso dituzte Espainiako Estatu osoan. Ikerlarien arabera, legez kontra lortutako gailu elektronikoak salerosita ia 200.000 euroko iruzurra egin dute.