Bero-boladak
Gaztela eta Leonen baso-suteen aurkako hirugarren astea dute
Sei sutek larritasun maila gorenean jarraitzen dute, eta bi igande honetan bertan piztu dira. Azken egunetako bilakaera positiboari esker kontrolpean hartu dituzte beste sei. Hala ere, tenperaturen igoerak, hezetasunaren murrizketarekin eta haizearekin batera, egoera zailtzen du berriro.
Gaztela eta Leoneko suteak larritasun-maila gorenekoak dira, bilakaera positiboa izan arren
Baso-sute kezkagarrienen artean, bost Leonen dira. Asturiasen, aldiz, egonkortu dituzte hiru sute handienak.
Beroa bueltan da Euskal Herrian
Astelehenean tenperatura oso altuak izango dira barnealdean, eta asteartean, berriz, tenperaturak behera egingo du eta zenbait tokitan euria botako du.
Beroak "ondorio katastrofikoak" izango ditu langileentzat etorkizunean, MOEk ohartarazi duenez
Duela gutxi argitaratutako txosten baten arabera, 2.400 milioi pertsona muturreko tenperaturen eraginpean egon daitezke lanean ari diren bitartean.
Euskadiko suteen aurkako helikopteroak Gaztela eta Leongo hondamendiaren aireko irudiak erakutsi ditu
Sua itzaltzeko lanak Fasgar udalerrian (Leon) egiten ari dira uneotan, suak milaka hektarea kiskali ditu eta. Helikopteroak 1.000 litroko edukiera du.
Horrela laguntzen dute EAEko eta Nafarroako suhiltzaileek Espainiako baso-suteak itzaltzeko lanetan
Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) 58 suhiltzaile joan dira Gaztela eta Leonera baso-suteak kontrolatzen laguntzeko, Juntak Eusko Jaurlaritzari laguntza eskatu ostean. Nafarroatik, berriz, 24 profesional joan dira Asturiasera.
Aurrekaririk gabeko sute bolada: eremu zabalak kiskalita, milaka ebakuatu eta lau hildako
Mila pertsona inguruk protesta egin dute Leonen, orain arte egindako kudeaketaren aurka, eta dimisioak eskatu dituzte, baita larrialdiko 3. maila deklaratzea ere; beraz, kudeaketa Gaztela eta Leongo Juntatik Espainiako Gobernura igaroko litzateke.
Beroari egotz dakizkiokeen 26 heriotza izan dira Euskadin abuztuan
Udan dagoeneko 65 heriotza zenbatu dira gehiegizko tenperaturarekin lotutako patologiengatik.
EAEko berrogeita hamar suhiltzaile baino gehiago Gaztela eta Leonera joan dira, baso-suteak kontrolatzen laguntzeko
Zehazki, Gaztela eta Leongo Juntak Eusko Jaurlaritzari laguntza eskatu ondoren hartu da neurria. Hala, bat egin dute suteak itzaltzen laguntzeko berriki bidalitako helikopteroarekin.
Suhiltzaile bat hil eta beste bat zauritu da Leonen, sute bat itzaltzeko lanetan
Hala, lau dira jada Iberiar penintsulan piztutako suteen ondorioz hildakoak, horietako hiru Leongo probintzian. Laugarren biktima asteartean hil zen Tres Cantosen (Madril), erreduren ondorioz.
Sua, kontrolik gabe Galizian, Gaztela eta Leonen eta Extremaduran: milaka hektarea kiskalita eta ebakuatu
Guztira 27 pertsona atxilotu eta 92 ikertu dituzte ekainaren 1ean baso-suteen aurkako kanpaina hasi zenetik.
LABek aurrekontu handiagoa eskatu du Nafarroako baso-suhiltzaileentzat
Baso-suhiltzaileen "ahalegin handia" eskertu du sindikatuak, baita uda honetan suak itzaltzen lagundu duten nekazarien, herritarren eta elkarteen babesa ere.
Hiru talde harrapatu dituzte Nafarroan barbakoak egiten, sutea izateko arriskua muturrekoa bada ere
Bero-boladaren azken orduak Euskal Herrian, tenperaturak nabarmen jaitsi eta euria hasi aurretik
Igande honetan, alerta gorria ezarri dute Nafarroan muturreko tenperatura altuengatik, eta alerta laranja Araban eta Ipar Euskal Herrian. Bizkaian eta Gipuzkoan abisu horia izango dute. Alabaina, hodeiak ugarituz joango dira eta euria hasiko da, bereziki Ipar Euskal Herrian. Bihar abisu horia ezarriko dute han ekaitz arriskuagatik.
Uzta biltzen, sua itzaltzen: nekazarien eguneroko borroka
Tenperaturak gora egitearekin batera, sua pizteko arriskuak ere gora egiten du, eta arriskua handiagoa izaten da nekazaritzarekin lotutako lanak egin behar izanez gero; uzta biltzeko orduan, adibidez. Araban, ez dute neurririk agintzen suteak saihesteko, baina nekazariek neurriak hartzen dituzte suterik ez izateko.
Larunbatean Kanpezun neurtu dute tenperatura altuena: 40,2 ºC
Euskalmeten arabera, ipar-mendebaldeko haizea barnealdetik zabaldu da eta tenperaturak arinki behera egin du arratsaldeko lehen orduetan, bereziki Arabako iparraldean.
Milaka hektarea kiskali dira eta pertsona ugari ebakuatu dituzte Galizian eta Gaztela eta Leonen suteen eraginez
Herritar asko kezkatuta eta ezinean agertu dira beren etxeak erretzen ari direlako. Ponferrada inguruetatik 300 lagunetik gora ebakuatu dituzte, eta 3.000 herritar daude etxetik kanpo Leonen. Galizia osoan, 18 sute handi daude oraindik piztuta, eta 43.500 hektarea erre dira jada.
Hiru autonomia erkidegok alerta bateratua igorri dute Europako Mendietan jarduerak saihesteko
Gaztela eta Leonek, Asturiasek eta Kantabriak emergentzietarako komunikazio-sistema masiboa erabili dute larunbat honetan, Europako Mendietan dauden herritarrei mendietan edozein jarduera bertan behera utz dezaten eskatzeko. Lehen aldiz erabili dute hiru autonomia erkidegok zerbitzua modu bateratuan. Mezua 11:30ean bidali dute.
Sute-arrisku oso handia Euskal Herrian
Suteak sor ditzakeen edozein jarduera saihesteko deia egin dute agintariek. Nafarroak aktibo du nekazaritza jarduera sute-arriskuagatik mugatzen duen Foru Agindua.
Gau beroa Euskal Herriko toki askotan, 30 ºC inguruko tenperaturekin
Gaur gauerako beroa protagonista izatea espero da berriro lurraldeko toki askotan, baina atzokoarekin alderatuta, tenperaturek beheranzko joera hartuko dute.