Bizkaia
Duela 80 milioi urte baino gehiago Barrikan (Bizkaia) izandako glaziazio batek ezbaian jarri ditu eredu klimatikoak
Kretazeoan izotzik gabeko Lur planeta baten aukera errefusatuko luke aurkikuntza horrek, eta komunitate zientifikoan errotuta dagoen ideia hautsi, hau da, garai hartako klima izugarri beroa izan zela, planetaren historiako tenperatura altuenetakoak izateraino.
Gizon bat atxilotu dute Santurtzin, faltsututako Athleticen 2.070 kamiseta izateagatik
Atzemandako materialak 132.000 euroko balioa izango luke merkatuan, Bizkaiko Guardia Zibilak egindako kalkuluen arabera. Atxilotuari jabego industrialaren aurkako delituak egitea leporatzen diote.
5 labana konfiskatu eta 51 pertsona identifikatu dituzte Barakaldoko diskoteka batetik gertu
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Ertzaintzak eta Barakaldoko Udaltzaingoak goizaldean egindako kontrol batean atzeman dituzte, kontzertu bat ematen ari ziren dantzaleku baten inguruetan.
EAJk eta PSE-EEk oposizioaren babesik gabe onartuko dituzte Bizkaiko 2026ko Aurrekontuak
Bizkaiko Batzar Nagusiek atzera bota dituzte oposizioak aurkeztutako hiru osoko zuzenketak. Gauzak horrela, 2026ko aurrekontu proiektuak beste aurrerapauso bat eman du, behin betiko onespena eman aurretik.
Justizia Aranarentzat plataformak Ertzaintzaren "inpunitatea" salatu eta "protestarako eskubidea" aldarrikatu du
Iker Aranarentzat justizia aldarrikatzeko kontzentrazio bat egin du aipaturiko plataformak gaur goizean Bilboko epaitegien aurrean, ustez gaztea zauritu zuen ertzainak epaitegian deklaratzen zuen bitartean.
ArcelorMittalek indarrean dagoen ABEEa hiru urtez luzatzeko asmoa agertu du
Iturri sindikalen arabera, enpresak azaldu du neurria beharrezkoa dela ekoizpen beharren araberako malgutasun tresna hori izaten jarraitzeko. Jose Manuel Castro ArcelorMittalek Asturiasen duen CCOOko idazkari nagusiak ostegun honetan adierazi duenez, enpresak proposatutako neurria "koherentea da Europako siderurgiak bizi duen egoerarekin".
Bizkaiko Auzitegiak 5 urte eta erdiko zigorra ezarri dio DYAko presidente ohiari 2,9 milioi euro bidegabe eralgitzeagatik
Horren bazkideari 4 urte eta erdiko zigorra ezarri dio diruaz bidegabe jabetzeagatik. Auzitegiak frogatutzat jo du akusatuek "harrapatze-asmoz" jokatu zutela, modu bidegabean aberasteko GKEaren funtsak masiboki desbideratu zituen enpresa-triangelu baten bidez.
Antxon Alonso enpresaria atxilotu dute, Bizkaian, Leire Diez eta EIPSren presidente ohia atxilotu dituzten polizia-operazioan
Guardia Zibilaren Unitate Zentral Operatiboa miaketak egiten ari da Madrilen, Sevillan eta Zaragozan, tartean, Forestalia enpresak Zaragozan duen egoitzan.
Athleticzaleek festa-giroan egin dute San Mameserako bidea
Athletic eta Paris Saint-Germain taldeen arteko partida hasi baino lehen, zaleak bereizita iritsi dira San Mames estadiora, baina jai giroan. Athleticen zaleek egindako ibilbidean ez dira falta izan jokalari zuri-gorriak animatzeko oihuak eta abestiak.
Arazorik ez da izan PSGren zaleek Bilbon barrena egin duten ibilbidean
Athletic Cluben eta PSGren arteko Txapeldunen Ligako futbol partidaren segurtasuna bermatzeko, 600 ertzain inguru ari dira lanean Bilbon. 17:00etatik, trafikoa etenda dago San Mames, Euskalduna Zubia eta Jesusen Bihotza inguruetan.
Haizeak eragindako kalteen ondorioz, Trapagarango igerileku estaliak aldi baterako itxi behar izan dituzte
Azken orduetako haize-bolada gogorren ondorioz, Trapagarango (Bizkaia) igerilekuetako estalkien zati bat erori da, eta itxi egin behar izan dituzte, segurtasunagatik. Zerbitzua ematen duen enpresa esleipendunak iragarri duenez, abonatuak doan joan ahal izango dira Portugalete eta Barakaldoko igerilekuetara, itxita dagoen bitartean. Uretako jarduerak eta ikastaroak etenda egongo dira instalazioa ireki arte.
EHUko ikasle talde batek gitarra bat egin dio Gatiburi
EHUko Bilboko Ingeniaritza eskolako irakasle eta ikasle talde batek gitarra bat egin dio Haimar Arejita Gatiburen gitarra-jotzaileari, abenduaren 13an, azken kontzertuan jo dezan. Udako gau batean, Boiseko Euskal Jaialdian sortu zen ideia; izan ere, orduko hartan Gatibuk eta Estitxu Garai EHUko errektoreordeak bat egin zuten.
126 km/h-ko haize-boladak neurtu dira goizaldean Matxitxakon
Haizeagatiko abisu horia eguerdira arte egongo da indarrean Bizkaian. Haizeguneetan, 100 km/h-tik gorako boladak izango dira, bereziki mendebaldean, eta haizeguneak ez diren tokietan, berriz, 80 km/h ingurukoak ere izan daitezke.
Bizkaiko bizilagun bat hil da eta zazpi senide zauritu, Biescasen izandako istripu batean
Istripua 14:15ak aldera gertatu da, N-260a errepidean. Familiako batzuk zihoazen auto batek aurrez aurre jo du kontrako noranzkoan zihoan beste batekin, eta atzetik zihoazen beste familiako kide batzuen autoak lehenengoaren aurka talka egin du.
Ernaik salatu du bere kontrako “kriminalizazio saiakera baterako operazioa” dagoela martxan
Ezker abertzaleko gazte erakundeak bideo bat argitaratu zuen bart sare sozialetan, joan den larunbat goizaldean Gernikako Juntetxean egindako ekintza erakutsiz. Azken egunotan egin dituzten ekimenekin "gure herrian muturreko egoera bat bizi dugula" erakutsi nahi izan dutela adierazi dute, eta euren kontrako "kriminalizazio saiakera" salatu dute.
Gizon bat atxilotu dute Gernikan, bikotekide ohia jipoitu, aizkora batekin mehatxatu eta ordu luzez atxikitzeagatik
50 urteko gizonaren aurkako urruntze agindua zeukan indarrean, emakume horren aurkako tratu txarren beste kasu batengatik. Erasotzailea espetxeratzeko agindua eman du udalerriko Guardiako Epaitegiak.
Sokonuskoa, kakao mexikarretik eta gozogile bilbotarren eskutik jaiotako turroia
Bizkaiko gozotegiak galtzak bete lan dabiltza Gabonetako gozokirik esanguratsuenetako bat prestatzen: sokonuskoa, 300 urte baino gehiagoko historia duen Bilbon egindako turroia. Mexikoko Santa Ana de Soconusco herritik datorkio izena, XVII. mendean bilbotar batek kalitate bikaineko kakaoa aurkitu zuenean.
Jaurlaritzak ohi baino bentzeno-maila altuagoa antzeman du Muskizen, baina esan du osasunerako "segurutzat" jotzen diren mailak direla
Joan den ostiralean, Petronorrek jakinarazi zuen isuria izan zuela Bizkaiko findegiko gasolina-depositu batean, eta berehala ezarri zituzten beharrezko kontrol-neurriak.
Gatibuk adin guztietako zaleak bildu ditu oholtzatik jaitsi aurretik
Gernikako talde ospetsuak amaiera borobila emango dio 25 urteko ibilbideari, asteburu honetan eta hurrengoan, BECen, 45.000 pertsona bilduta. “Agur esan barik” kontzertua eskainiko du ETB1ek abenduaren 13an, zuzenean, 21:00etatik aurrera.
Euskara hizkuntza nazional gisa aldarrikatu du Euskal Herrian Euskaraz elkarteak
"Euskaraz bizitzeko, euskal errepublika" lelopean, jende andana bildu da larunbat honetan Durangoko kaleetan zehar, Durangoko Azokaren baitan.