EAJ-PNV
Amaia Agirre, Getxoko alkatea: "Oposizioak dimititu dezadan eskatzen duelako ez dut dimitituko"
Oposizioko hiru taldeek (PP, EH Bildu eta Elkarrekin Podemos) talde moreak aurkeztutako premiazko mozio bat onartu dute, EAJko alkatearen kargugabetzea eskatzeko, Irurak Bat jauregiaren eraisketari lotuta egindako kudeaketagatik.
Esteban: "Euskara Europan ofiziala ez izatearen errudun nagusia Espainiako PP da"
Aitor Esteban EEBko presidenteak euskararen ofizialtasuna Europan "lortuko dugula" esan du, Bruselan egiten ari den bidaian. Espainiako Alderdi Popularraren "erresistentzia" salatu du, baina itxaropentsu agertu da.
Getxoko auzian ikertutakoek otsailaren 25ean deklaratu beharko dute
Epaileak delitu zantzuak ikusi ditu eraikina eraisteagatik. Eraikinak babes maila lokala zuen, eta hamar pertsona ikertzen ari da; hiru EAJren zinegotziak dira.
Getxoko jauregiaren eraisketaren errua udal gobernu osoarena izan daitekeela dioten informazioak ukatu dituzte EAJk eta PSEk
El Correo egunkariak kaleratu duenez, Ertzaintzaren ikerketak udal gobernu osoa egiten du eraisketaren erantzule. Horri buruz galdetuta, Iñigo Ansola EAJren BBBko presidenteak esan du "aldeko txostenekin" hartu zuela erabakia udal gobernuak. PSEk adierazi du, ordea, batzar horretan ez zela eraisketarik onartu, erreabilitazioa baizik.
UNRWA agentziak, Bera Bera Eskubaloia taldeak eta Juan Mari Atutxak jaso dituzte 2025eko Sabino Arana sariak
Beste hauek ere saritu dituzte: Eduardo Anitua medikua, Enrike Zelaia musikari eta folklorista eta Etxeondo enpresa. Arantxa Tapia Sabino Arana Fundazioko presidentearen hitzetan, sarituek "sustraiak galdu gabe aurrera egiten duen benetako eta eguneroko Euskadi hori hezurmamitzen dute".
Polizia ereduaren eztabaida edota Rosa Zarraren kasua izan ditu hizpide Juan Mari Atutxak ETBk egindako elkarrizketan
“Ohorea da saria jasotzea. Ahalegin xumea egin dut herri honen alde, eta pozgarria da”, esan du Atutxak. “Polizia eredua zalantzan jartzea eskubide bat da”, azpimarratu du ia zortzi urtez Herrizaingo sailburua izandakoak.
Rosa Zarraren familiari barkamena eskatzeko arazorik ez duela adierazi du Atutxak
ETBko albistegiek egindako elkarrizketan, Juan Mari Atutxak zehaztu du beste indarkeria batzuen biktimak ere kontuan hartu behar direla, ETAk hildako 15 ertzainak besteak beste. Atutxak Sabino Arana saria jaso du, bizikidetza demokratikoaren alde egin eta indarkeria garaian erakutsitako kemenagatik.
Trumpekin izandako bileran Imazek egindako adierazpenetako batzuk soberan zeuden, Estebanen ustez
EBBko presidente Aitor Estebanek begi onez jo du Repsoleko kontseilari delegatu Josu Jon Imaz, Venezuelan egin daitezkeen balizko inbertsioen inguruan hitz egiteko, AEBko presidente Donald Trumpekin bildu izana. Hala ere, aitortu du ez datorrela bat Imazek esandako guztiarekin; adibidez, ez zitzaion ondo iruditu Trumpi eskerrak ematea, ez eta Mexikoko Golkoari "Amerikako Golko" deitzea ere.
Getxoko auziaren harira "azkar eta irmo" jokatu duela esan du EAJk, errugabetasun-presuntzioa errespetatuta
BBBko presidenteak gogorarazi du ikerketapean dauden zinegotziak ordezkatzeko prozesua martxan dela, horiek "aktak alderdiaren esku utzi zituzten une beretik". Ildo horretatik, Bizkaiko udalerriaren "gobernagarritasunarekiko konpromisoa" azpimarratu du.
Ansola: "EAJk azkartasunez eta zorroztasunez jokatu du lehen unetik"
Epaileak emandako azken urratsa jakin eta berehala alderdiak irmo jokatu duela azpimarratu du BBBko presidenteak, eta gogoratu du kontrakoa frogatzen den arte, errugabetasun presuntzioa errespetatu beharra dagoela.
Getxoko alkateak ziurtatu du justiziarekin elkarlanean jarraituko duela Irurak Bat jauregiaren kasuan
Algortako Irurak Bat eraikin babestuaren (San Nicolas kalea, 11) eraispena ikertzen ari den epaileak uste du zantzu "nahikoak" daudela prebarikazio delitua EAJko hiru zinegotziri eta tokiko Udaleko hainbat teknikariri egozteko, eta, horren aurrean, Amaia Agirre Getxoko alkateak adierazi du "oso egun gogorra eta zaila” izaten ari dela. Hala ere, justiziarekin elkarlanean jarraituko duela iragarri du.
Epaileak Getxoko hiru zinegotzi jeltzale inputatu ditu eraitsitako jauregiaren kasuan
EAJk datozen egunotan ordezkatuko ditu ikerketapean dauden hiru zinegotziak, karguak utzi ostean. Errugabe direla berretsi dute, baina uste dute komenigarria dela kargua uztea.
Gasteizko aurrekontuen onarpenean hauteskunde interesen arabera jokatzea egotzi diote elkarri EAJk eta EH Bilduk
Gasteizko aurrekontuen onarpena ika-mika iturri izaten ari da EAJren eta EH Bilduren artean. Batak besteari leporatzen diote hauteskunde interesak bultzatuta jokatu izana. Jone Berriozabal Arabako jeltzaleen buruaren arabera, EH Bilduk "argazki bat nahi zuen". Pello Otxandiano EH Bilduko ordezkariaren hitzetan, berriz, EAJk "hautu politikoa" egina du, koalizioarekin akordiorik ez ixteko.
PSEk eta EAJk Gasteizko aurrekontuak hitzartu dituzte EH Bildurekin, hirugarren urtez jarraian
Gasteizko Udaleko gobernu taldeak (PSEk eta EAJk osatzen dute) EH Bildurekin adostu ditu aurtengo udal aurrekontuak, 2024koekin eta 2025ekoekin egin bezala, Rocio Vitero koalizio abertzalearen bozeramaileak iragarri duenez.
Aitor Estebanek uste du ez dela komenigarria Pedro Sanchezek legegintzaldia amaitzea
Aitor Esteban Euskadi Buru Batzarraren presidenteak Radio Euskadin azpimarratu duenez, tentsioak gora egiteak alderdien arteko liskarrak areagotuko lituzke.
Ansolak berretsi du "irregulartasunik ez" zela izan eraitsitako jauregiaren kasuan, eta zinegotzi jeltzaleen errugabetasun-presuntzioa defendatu du
EAJren BBBko presidentea "harrituta" agertu da Ertzaintzak Getxoko udal bulegoak miatu dituela eta. Ansolak azpimarratu duenez, zinegotziak ez daude ikerketapean, baina EAJk "erabakiak hartuko lituzke" irregulartasunen bat edo etikoki portaera txarren bat ikusiko balu.
Estatutua betetzeko eskatu dio EAJk Espainiako Gobernuari: "Kitatu beharreko zorra da"
Maitane Ipiñazar EAJko Euzkadi Buru Batzarreko idazkariak "negoziatzeko modua aldatzeko" deia egin dio Espainiako Gobernuari, "ez delako egokia", eta negoziazio "ordenatuagoa" egitearen alde egin du.
Sanchez ostegunean bilduko da EH Bildurekin eta EAJrekin
10:00etan bilduko da EH Bilduko bozeramaileekin eta 11:00etan EAJkoekin, Ukrainan Espainiako tropak bake misio hipotetiko batean egotea aztertzeko egingo duen bilera-sortaren barruan.
PSEk erantzukizuna eskatu dio EAJri Estatutua osatzeko eta "pultsu" gisa ez planteatzeko
"Pozik gaude akordioa posible izan delako, nahiz eta nazionalismoak tentsio artifiziala sortu, errealitatearen irudi distortsionatua eskaintzeko asmoz", deitoratu du Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak.
PPren ustez, EAJk Sanchezen gobernuari egin dizkion ohartarazpenak "plantak" dira
Laura Garrido Alderdi Popularrak Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaileak Euskadi Irratian adierazi duenez, Aitor Esteban EAJren EBBko presidenteak Espainiako Gobernuari egindako ohartarazpenak "beste antzezpen bat" dira, EAJ PSOEren "menpe" dagoelako eta ez omen duelako "ezer egingo".